Albisteak

Gurasoak

Agenda

Ikasleak

Multimedia

Irakasleak

Albisteak

Agenda 21

Eskola Agenda 21en barruan galdetegi bat prestatu dugu, gurasoek seme-alabekin batera betetzeko. Galdetegi honen helburua ikasleak Ikastolara nola etortzen diren (oinez, autobuses, autoz…) jakitea da.

Galderak erantzuteko, Ikasleak gurasoekin betetzeko galdetegia estekan klik eginez betez dezakezue.

Aste Santuko oporrak

Gogorarazi nahi dizuegu datorren ostiralean, apirilak 7, hiruhileko azken eguna izango dela eta HHko, LHko eta DBHko ikasleek 12:30ean amaituko dituztela eskolak. Oporrak apirilaren 23an amaituko dira.

Haur-Eskolan 2017/18 ikasturterako matrikula egiteko garaia

Apirilaren 3tik 28ra arte, 2015., 2016. eta 2017. urtean jaio diren edo jaioko diren haurrak Haur-Eskolan matrikulatzeko epea zabalik egongo da. Matrikula egiteko hitzordua 943 374061 telefono zenbakian eskatu behar da.

ENJOY-ENGLISH 2017

Zatoz ikastolak antolatzen dituen ingeles-udalekuetara!!!

Jatorrizko ingelesez hiztunak diren hezitzaileek gidatuta.