Skip to main content

Bilera irekia

2024/04/08

Ekainaren 22an Iruñean ospatuko den Ikastolen VII. Biltzarra dela eta, hausnarketa prozesuan gara Euskal Herri osoko ikastoletan.

Horrela, Ikastola guztietan, lekuko komunitatearekin bilera irekiak egiten ari gara hausnarketa prozesu horretan nahi duenak bere ekarpena egiteko. 

Hiru txosten prestatu dira lanketa horretarako: Nondik gatoz, Non gaude eta Nora goaz

Udarregi Ikastolan ere lanketa hori egiten ari garenez, apirilaren 17an saio ireki batera gonbidatzen zaituztegu nahi duzuenok zuen ekarpenak egin ditzazuen.

Ordu eta erdiko saioa izango da, 17:00etatik 18:30era. Lehen bi txostenak aurrez irakurrita ekarri beharko lirateke testuinguratzeko eta hirugarren txostenaren lanketa, hau da, Nora goaz txostenarena, saioan bertan egingo genuke gero ekarpenak egiteko.

Azken albisteak

2024-04-08
Apirilak 17an, Udarregi ikastolan
2024-03-14
Martxoak 19 Usurbilen
2024-03-08
DBH-ko ikasleok aireko ikuspegia osatu dugu
2024-03-01
Martxoak 11tik 15era