IKASTOLA EREDUAREN HEZKUNTZA MARKOA

IKASTOLA EREDUAREN HEZKUNTZA MARKOA

Ikastolon Curriculuma, Euskal Curriculumaren garapena da, eta berau osatzeko agindua jaso genuen bere garaian:
“Konpetentzietan Oinarritutako Hezkuntzaren ikuspegitik Euskal Curriculumaren garapena gauzatzea, etapa eta arlo guztientzat marko komunean oinarrituz”.
(Ikastolak orain eta gero. Ikastolen VI Batzarra, 2009)
Beraz, KONPETENTZIETAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA da IKASTOLA EREDUARI, 0-20 urte bitarte eta etapaz etapa lotura eta koherentzia emango diona.
Printzipio nagusi honek aspektu guztiak barneratzen ditu:
 Esku-hartzerako proposamen didaktikoa
 Ikasmaterial eskaintza
 Prestakuntza
 Aholkularitza
Euskal Curriculumaren garapenerako gure curriculum diseinuak dituen EZAUGARRI BEREIZGARRIAK hurrengo elementuekin osotzen dira:
 Euskal curriculumean oinarrituta
 Ikaslearen irteera profilean oinarrituta
 Integrazioaren pedagogia oinarrituta
 Oinarrizko konpetentzia orokorrak arlo guztietan txertatuta
 Euskaran ardazturiko planteamenduan, hizkuntzen trataera integral eta integratua garatzen du
 Konpetentzia digitala arlo guztietan txertatuta
 Ikas kidetzan oinarritutako esku-hartzea bultzatzen du
Udarregi Ikastolak, Euskal Herriko gainerako ikastolekin partekatzen duen Hezkuntza Ereduarekiko eta Marko Pedagogikoarekiko koherentzian lan egiten du. Horren adierazgarri, jarraian azaltzen dugun PROIEKTU PEDAGOGIKOEN TAULA