Denon artean Haratzago!

Denon artean Haratzago!

Urte guztia daramagu ilusioz lanean gaurko eguna aurrera ateratzeko. Eguraldiak gure lana zapuztu duenez, Euskal komunitatearen laguntza behar dugu.
Eguraldia ez dugu lagun izan gaur, maiatzak 19, egun guztian Lekeition ospatu dugun Ibilaldian. Aurten Lekeitioko Azkue Ikastolari egokitu zaigu Bizkaiko Ikastolaren festa antolatzea. Eguraldiak baina ez digu lagundu eta segurtasuna bermatze aldera goizean 4.gunea bertan behera utzi eta bertako ekintzak berkokatzeko erabakia hartu dute antolatzaileek.
Eguerdian berriro ere antolatzaileek erabaki gogorra hartu behar izan dute eta sekaderoa ere 15:30ean ixtea erabaki dute. Erabaki horren ostean kontzertuak plazan eta ikastolan berkokatu dituzte, posible den neurrian behintzat egitarauari eusteko.
Hurrengo egunetan egingo da balorazio orokorra jaiak emaniko laguntza ekonomikoa zenbatekoa izan den jakiteko, baina lehen balantzearen arabera eguraldiaren eraginez galera ekonomikoak aurreikusi dituzte antolatzaileek. Hori horrela izanik, Azkue Ikastolak, nahi duenak ikastolen proiektuari sustegua emateko kontu korronteak jarri ditu eskuragarri:

LABORAL KUTXA ES83 3035 0042 92 0420028507
KUTXABANK ES86 2095 0114 60 9117934827