Astelehenean, apirilak 18, eta maiatzaren 4a bitarte, 2014., 2015. eta 2016. urtean jaio diren edo jaioko diren haurrak Haur-Eskolan matrikulatzeko epea zabalik egongo da. Matrikula egiteko hitzordua 943 374061 telefono zenbakian eskatu behar da.
Albisteak
Pasa den urrian, LH 3ko eta LH 6ko gurasooi LOMCEko kanpo-azterketei planto egiteko eskatu genizuen. Ez da arrazoirik falta horretarako, proba horiek antipedagogikoak eta hezkuntza-eragileen adostasunik gabe ezarriak baitira, gure hezkuntza-sistemaren hainbat lorpen arriskuan jartzen baitituzte.
Dagoeneko ikastolako Twitter kontua martxan:
Ikastolen Elkarteko lantaldeak sortu eta Ikaslelkar argitaletxeak ekoitzitako EKI proiektuaren baitako Subject Projects ingeleseko materiala 2016ko ELTONS sarietako finalista izendatu dute gaur Londresko British Councilek. Hain zuzen ere Bigarren Hezkuntzako bigarren mailako Subject Projects da sarirako izendatutako materiala. Materiala bere osotasunean, papereko liburuak eta eduki digital eta animazio guztiak.
Urtero bezala, aurten ere, orientazio departamenduak DBH bukatu ondoren egin daitezkeen ikasketa eta lanbide-irtenbideei buruzko bilera batzuk antolatu ditu. Denak DBHko eraikineko bideo-gelan izango dira. Hona hemen bilera hauen egutegia:
UDAKO AISIALDIA 2016 -> Martxoaren 1etik maiatzaren 6ra izena emateko epea.
Zuen seme-alaben bidez Ikastola aldizkariarekin batera, Ikastolen Elkarteak 2016eko udarako antolatu duen aisialdirako informazioa jaso zenuten. Hiru urtetik 18 urte bitarteko ikasleentzat da eskaintza.
www.aisialdia.eus. Ikastolako web orrian ere ikus dezakezue informazioa. Izen-emate epea martxoaren 1Ean ireki zen.
Ihintza aldizkari digitalaren tailerrean aritzen diren DBH3-ko ikasleek ale berria kaleratu dute. Irakur gaitzazu...
Hitz-Aho guraso elkarteak LH 5, LH 6 eta DBH-ko ikasleei zuzendutako komiki ikastaroa antolatu du. Informazioa honakoa da:
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 10
- 11
- 12
- 13
- hur ›
- azkena »