Albisteak

Udako Aisialdi Eskaintza 2016: izen-ematea martxan da

UDAKO AISIALDIA 2016 -> Martxoaren 1etik maiatzaren 6ra izena emateko epea.

Zuen seme-alaben bidez Ikastola aldizkariarekin batera, Ikastolen Elkarteak 2016eko udarako antolatu duen aisialdirako informazioa jaso zenuten. Hiru urtetik 18 urte bitarteko ikasleentzat da eskaintza.

www.aisialdia.eus. Ikastolako web orrian ere ikus dezakezue informazioa. Izen-emate epea martxoaren    1Ean ireki zen.

IHINTZAKO ALDIZKARIAREN 34. ALE BERRIA KALEAN DA

Ihintza aldizkari digitalaren tailerrean aritzen diren DBH3-ko ikasleek ale berria kaleratu dute. Irakur gaitzazu...

http://www.ihintza.com

Hitz-Aho guraso elkarteak antolatutako komiki-ikastaroa

Hitz-Aho guraso elkarteak LH 5, LH 6 eta DBH-ko ikasleei zuzendutako komiki ikastaroa antolatu du. Informazioa honakoa da:

DBH 4ko ikasleek egindako zozketaren zenbaki sarituaren jabea azaldu da

DBH4. mailako ikasleek ikas bidaia ordaintzeko egindako zozketaren zenbaki saritua 9.222 izan da eta jabea agertu da.
ZORIONAK ETA ON EGIN!

LH-ko etxeko lanei buruzko emaitzak

Dakizuen bezala, aurreko ikasturtean etxeko lanen inguruko hausnarketa hasi genuen ikastolan.

Prozesu horretan, ikastola bezala barne hausnarketa egiteaz gain, ikasle eta gurasoen iritzia jaso nahi izan genuen galdeketa batzuen bidez. Galdeketetako emaitzak jaso eta aztertu ditugu eta orain zuen eskura jarri ditugu ikastolako web orriko gurasoen atalean, www.udarregi.eus/eu/informazioa/dokumentazioa

Orriak