Albisteak

Klikmetroak - OÑATI

Zazpigarren urtez jarraian martxan da KLIKmetroak ekimena. Ekimen honen helburua aurtengo zirkuitu birtualari ahalik eta bira gehien ematea da. Horretarako prozesua erraza da: klikmetroak.kilometroak.eus webgunean sartu, bertan azaltzen den EGIN ZURE METROA botoiaren gainean klik egin eta webgunean adierazten diren pausuak jarraituz erabiltzaile bakoitzak metro bana egin ahalko du.

Galdutako arropak eta gauzak - HH eta LH

Ikasturtean zehar galdutako arropak eta gauzak Ageri-Aldeko eraikineko sarreran dauden kaxetan topa ditzakezue. ikasturtea amaitzera doan honetan, kaxa horiek gainezka daude eta hustu beharrean gaude. Beraz, zuen seme-alabek zerbait galdu badute, begiratu bertan. Ekainaren 23an, kaxetan geratzen dena birziklatzeko arropen ontzira eramango baitugu.

2017-18 ikasturteko goizeko zaintza eta iraileko arratsaldeko zaintza zerbitzuak.

Gogorarazi nahi dizuegu datorren ikasturteko “Goizeko zantza” eta irailean “arratsaldeko zainza” zerbitzuetan izena emateko epea ekainaren 20a bitarte irekita egongo dela. Kontuan izan, izen-ematea urtero berritu behar dela Ikastolako idazkaritzan eta, epea amaitu ondoren, taldea osaturik badago, ez dela ikasle gehiago onartuko.

Udarregiko ikasleek Agenda 21aren baitako 'Osoko Bilkura' egin dute Usurbilgo udaletxean

Udaletxean egindako 'Osoko Bilkuran' Udarregiko 25 ikasle inguruk parte hartu dute, eta bertan hainbat proposamen egin dizkiete udal ordezkariei.

Ekaineko arratsaldetako zaintza-zerbitzua

Familiek egindako eskaerei erantzunez, ekainaren 5etik 23ra, Agerialdeko eraikinean arratsaldeko zaintza-zerbitzua eskainiko da 14:30etik 16:30era

Agenda 21

Eskola Agenda 21en barruan galdetegi bat prestatu dugu, gurasoek seme-alabekin batera betetzeko. Galdetegi honen helburua ikasleak Ikastolara nola etortzen diren (oinez, autobuses, autoz…) jakitea da.

Galderak erantzuteko, Ikasleak gurasoekin betetzeko galdetegia estekan klik eginez betez dezakezue.

“Hazten dugu, hazten gaitu”, Bernat Etxepare lizeoaren aldeko kanpaina

Dakizuen moduan, Iparraldean euskara hutsean (Hegoaldeko D ereduan) garatzen den Seaskako Bernat Etxepare Lizeoak, Seaska izaten ari den hazkundea dela eta, eraikin berria irekiko du datorren ikasturtean. Izan ere, uneko lizeoa txiki geratu baita dituen 15 eta 18 urte bitarteko 265 ikasleentzat. Esan bezala, Iparraldeko euskal lizeo bakarra eta berria izango den hau, 400 ikaslerentzako lizeo orokor, teknologiko eta profesionala izango da

ERRIGORA, UDABERRIKO KANPAINA

“Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura” kanpainaren txanda da. Udaberriarekin iritsiko da Errigoraren UZTABERRIA, inoizko uzta oparoena, berritzaileena. Izan ere, kanpaina honetan eskaintzen diren produktu guztiak (olioa, orburuak, potxak, barazki-menestrak, pikillo piperrak, tomate frijitua eta kremak)nahiz ohiko  moduan, nahiz ekologikoan  eskuratu ahal izango dira.

Orriak