Albisteak

DBH3KO IKASLEAK GOAZEN KALERA EKIMENEAN

Martxoaren 1ean hasi eta Maiatzaren 31 bitarte, hilean behi  DBH3ko ikasleek Udaletxeak eta Osasun-zentroak nagusientzat eta dibertsitate funtzionala duten herritarrentzat antolatutako GOAZEN KALERA ekimenean parte hartuko dute. 

Zubietan autobus geltoki berria

Datorren astelehenetik aurrera, hilak 13, Learritza Pasealekuan kokatua dagoen geltokia Irigoien kalea, 18-20 zenbaki artera pasako da segurtasun arrazoiak medio

Jolastuz ikasteko aplikazio berriak!

kastolen Elkarteak lau aplikazio garatu ditu sarean erabiltzeko edo Android sistema duten gailuetan jolasteko:

1.- Mekanografia ikasi eta trebatzeko Hatz10 aplikazioa.

2.-  Ipuinak sortu, editatu eta etxean jasotzeko aukera ematen duen Kontalari

3.- Argitxo iratxoa, gure pertsonaia estimatua zaindu eta harekin jolasteko aukera ematen duena

4.- Txirritx kilkerrarekin joko eta jolas ugari egiteko aplikazioa

796.271,81 euro banatu ditu Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkarteak, bederatzi ikastolaren artean, gaur iluntzean Orion egin duen Batzar Nagusian. Diru hori, urtero ikastolek, euren ikasle kopuruaren arabera, egiten duten ekarpena da, eta inbertsio edota proiektu berrietarako dago zuzendua. Alegia, inbertsio edo proiektu berrian murgilduta, haiei aurre egiteko besteen elkartasuna behar duten ikastolek egiten duten eskariari zuzentzen zaio laguntza, eta ekarpen edo mailegu moduan ematen dira.

http://www.ikastola.net/berriak/18640

IKASTOLA EREDUAREN HEZKUNTZA MARKOA

Ikastolon Curriculuma, Euskal Curriculumaren garapena da, eta berau osatzeko agindua jaso genuen bere garaian:
“Konpetentzietan Oinarritutako Hezkuntzaren ikuspegitik Euskal Curriculumaren garapena gauzatzea, etapa eta arlo guztientzat marko komunean oinarrituz”.
(Ikastolak orain eta gero. Ikastolen VI Batzarra, 2009)

Udarregi ikastolako URTEKO KUDEAKETA PLANA 2016-17

Udarregi Ikastolak aspaldidanik definituta ditu bere xedea, ikusmira eta balioak.
Xedea ikastolaren izatearen arrazoia da eta honako galderei erantzuten dio:
Nor gara?
Zein da gure izatearen arrazoia?
Norentzat dihardugu?

HAURREN ASTEA - KALE IREKIAK USURBILEN

Nolako Usurbil nahi eta behar dugun erabakitzeko, Hiria Antolatzeko Plan Orokorrari loturiko “Kale Irekiak” izeneko prozesu parte hartzaile berria abiatzera doa Udala.

Orriak