Albisteak

DBH4. mailako ikasleek ikas-bidaiarako dirua ateratzeko errifak saldu zituzten. Bertan, Saizar Sagardotegian 2 lagunentzat afaria edo bazkaria zozketatzen zen. Urtarrilaren 20ko ONCE-ko zenbaki saritua 0524 izan da. Sariduna Ikastolarekin jarri dadila harremanetan, hilabete baino lehen, saria jasotzeko. Zorionak eta mila esker parte hartu duzuen guztiei!

Elikadura eta psikologiaren inguruko tailerra

Hitz-aho guraso-elkarteak elikadura eta psikologiaren inguruko bi tailer antolatu ditu.

  • HH2 eta LH4 bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta:
  • LH5 eta DBH4 bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta:

Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra (biak barne) 2018-19  ikasturterako 3 eta 16 urte bitarteko ikasle berriak aurrematrikulatzeko epea zabalduko dela jakinarazten dizuegu. Ate irekien eguna urtarrilaren 26an 10:30ean jangelan izango da. Zatoz gure ikastola ezagutzera! Zure zain gaituzu! Gelaz-gelako ibilaldia egingo dugu eta ikastola bertako funtzionamendua azalduko da.

Ikastolako Danborrada

Datorren ostiralean, urtarrilak 18, arratsaldeko 16:00etan danborrada joko dugu Ageri-Aldeko patioan. Aurten LHko eta HHko ikasleek batera joko dugu.

Ikastolako Hobekuntza pedagogiko iraunkorra dela eta galdetegia

Ikastola hobekuntza pedagogiko iraunkorra ezartzen ari da.

Ikastolak ezarritako ikasleen irteera profila ziurtatzeko, garatzeko eta aurrera eramateko Ikastolen Elkartearekin batera, ikasgelan behar diren hobekuntza pedagogikoak aztertu, diseinatu, ezarri eta hobekuntza horiek denboran irauteko prozesua abian jarri du.

Bazkideen artean zozketatutako otarra

Udarregi ikastolako bazkideen artean zozketatutako Gabonetako otarra Vicente Medina sendiari egokitu zaio. Zorionak!

Errigorako saskiaren zozketa

Ikastoletako sare sozialetan, facebook eta twitter, lagunak direnen artean, Errigorako otarra zozketatu da eta irabazlea Camino Zinkunegi sendia da. Zorionak!

Udarregi Ikastola ere Euskaraldiarekin bat. Izan Ahobizi edo Belarriprest. Bizi euskaraz!!

Ikastolen Elkarteak urriaren 18an plazaratu zuen ikastolen proposamena atzerritar jatorria duten ikasleen eskolatzeaz

Orriak