Albisteak

Kilometroak 2018, zozketa-txartelak

Urretxu-Zumarragako ikastolaren aldeko zozketa-txartelak ikastolako idazkaritzan izango dira salgai. 60.000 euroko saria zozketatzen da eta txartelaren prezioa 5 eurokoa da

Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko herrian hasi eta Udarregi baserrira bitarteko ibilaldia antolatu da maiatzaren 12an. Bertan ikastolaren sorreraren, Udarregi bertsolariaren eta Udarregi baserriaren inguruko azalpenak emango dira. Haur eta helduok, animatu!

LAGUN HANDIA: UDARREGIKO IKASLEEN PROIEKTUA

DBH2-ko ikasle batzuk gara eta aste hauetan kurtso hasieran planteatutako proiektu solidarioa aurrera eraman dugu lanari ekinez. Proiektu honetarako LH-koen beharretan oinarritu gara. Lan egiteko modua desberdina izan da, oso autonomoak izan gara alde horretatik.

USURBILGO SANTIXABEL JAIETAN SOKA DANTZAN PARTE HARTZEKO PREST?

Ikastolaren 50.garren urteurrena dela eta, Udaletik gonbidapena iritsi zaigu, aurtengo Soka-Dantzan parte hartzeko. Hau dela eta, gonbidapena luzatu nahi dizuegu, nahi duenak izena emateko ikastolan. Zatozte zuen bikote, seme-alaba, aitona-amona, lagunarekin!!!! …

Biodantza gurasoentzat

Gure egunerokotasunean, uneoro burua martxan darabilkigu, beti dugu zereginen bat, hara joan, etorri, erosketak egin, umearen eskolaz kanpokoak... ez dugu tarterik hartzen gure gorputzak zer esaten duen entzuteko.

UDARREGI IKASTOLAKO 12 KANTEN DISKO BERRIA

Dagoenekoz, salgai dugu GURE DISKOA!!! 12 kantuz osatutako disko bat kaleratu da. Bertan, Usurbilgo ikastolan abesten diren kantuak grabatu dira, Udarregi ikastolaren 50. urteurrenean. Gozatu familian ikastolako abestiekin!

Enjoy English bertan behera

Uda honetako ingelera-udalekuan taldea osatzeko ez da izen-emate nahikoa izan, beraz, ekintza bertan behera gelditu dela jakinarazi nahi dizuegu.

Errigora

Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina 5. urtez egingo da aurten. “Zubi bat sukaldera” Errigoraren uzta berria. Izan ere, kanpaina honetan eskaintzen diren produktu guztiak (olioa, orburuak, potxak, barazki-menestrak, pikillo piperrak, tomate frijitua eta kremak)nahiz ohiko moduan, nahiz ekologikoan  eskuratu ahal izango dira.

Ikastolen elkarteko aisialdi-taldeak Aste Santuko oporretan, teknologia berrien inguruko udaleku irekiak antolatu ditu. LHko 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta daude. Gabonetan eskaini bezala, opor garaiko eskaintza izango da, baina oraingoan, 2 ikastaro aukeratu ahal izango dira opor sasoi berdinean: Bideo jolasen garapena eta robotika. Animatu zaitez! Oso interesgarriak izango dira bi aukerak!

Orriak