Albisteak

Ibilaldi neurtua

Datorren martxoaren 10ean, 2018/19 ikasturteko Gipuzkoako Eskolarteko Jokoen Ibilaldi neurtua izango da. Urtero egin ohi den jarduera da eta aurten Tolosan izango da. Parte hartu nahi duten LHko eta DBHko ikasleek, bere irakasleari jakinarazi behar diote otsailaren 27a baino lehen.

FEDERICO MALPICA hezkuntza adituarekin hitzaldi-saio bat antolatu dugu otsailaren 20rako, 19:00etan, Potxoenean (goiko solairuko gela handian). Animatu eta parte hartu! Ez zaizue damutuko!

GURAS.O.S

GURAS.O.S.ek dei egiten dizu, otsailaren 10ean, igandez, eguerdiko 12:00etan, Lasarteko MANUEL LEKUONA  zine aretoan egingo den bideo-proiekzioan parte hartzera.

Bazkideen artean zozketa

Bazkideen artean Argia aldizkariko 4 ale berezi zozketatuko direla jakinarazi nahi dizuegu. Datorren asteko buletinean familia irabazleen izenak jakinaraziko dira. Zorte on!

Santa Ageda bezpera Ikastolan

Astelehenean, otsailak 4, eguraldiak laguntzen badu, Santa Ageda bezpera ospatuko dugu. Horretarako, arratsaldean, haurrek baserritarrez jantzita etorri behar dute.

DBH4. mailako ikasleek ikas-bidaiarako dirua ateratzeko errifak saldu zituzten. Bertan, Saizar Sagardotegian 2 lagunentzat afaria edo bazkaria zozketatzen zen. Urtarrilaren 20ko ONCE-ko zenbaki saritua 0524 izan da. Sariduna Ikastolarekin jarri dadila harremanetan, hilabete baino lehen, saria jasotzeko. Zorionak eta mila esker parte hartu duzuen guztiei!

Elikadura eta psikologiaren inguruko tailerra

Hitz-aho guraso-elkarteak elikadura eta psikologiaren inguruko bi tailer antolatu ditu.

  • HH2 eta LH4 bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta:
  • LH5 eta DBH4 bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta:

Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra (biak barne) 2018-19  ikasturterako 3 eta 16 urte bitarteko ikasle berriak aurrematrikulatzeko epea zabalduko dela jakinarazten dizuegu. Ate irekien eguna urtarrilaren 26an 10:30ean jangelan izango da. Zatoz gure ikastola ezagutzera! Zure zain gaituzu! Gelaz-gelako ibilaldia egingo dugu eta ikastola bertako funtzionamendua azalduko da.

Ikastolako Danborrada

Datorren ostiralean, urtarrilak 18, arratsaldeko 16:00etan danborrada joko dugu Ageri-Aldeko patioan. Aurten LHko eta HHko ikasleek batera joko dugu.

Orriak