Guraso eskolak 2019-20 Hitz-Aho

Noiz: azaroaren 21ean 17:00etan.

Non: DBHko eraikinean (eraikin gorria)

Hizlaria: Harremanitz

Familiak ere jendarte parekide baterantz

"Jendarte parekide bat lortzerantz, lehenik eta behin, kontzientzia hartu behar dugu gaur egungo jendarte ereduak genero eta sexualitate anitzen errealitateak non kokatzen dituen. Horretaz gain, hezkuntzatik badaukagu zer egin berdinen arteko jendarte baterantz. Familiek ere hezkuntza eragile izanik, badaukate honetan zer esanik eta eginik. Familiak, haur eta nerabeen hezkuntza parekide baterantz begira jar daitezke. Horretaz eta gehiagoz solas gaitezke hitzaldi honetan."