Gela Buruak 2.0

2019/01/11

Ikastola gela-buruekin, azaroan (DBH) eta abenduan (HH&LH), egindako bileretan landutakoen berri helarazten dizuegu. Era berean, azaltzen dizuegu,  ikasturtearen hasieran jasotako gai - proposamenei emandako erantzuna eta hausnarketa berrikuntza pedagogikoaz, 1. hiru hilabetean zehar egindakoa.

  1. GAIA: Gela-buruekin bileretan ikastolak jasotako eskaerak:

      a. DBH:

  • Zein da hezkuntzaren egitekoa egungo gizartean? Nolako hezkuntza eskaini behar die Ikastolak gure seme-alabei?. Gaia lantzeko bileran egindako proposamenari erantzunez:
    • Ikastolen Elkartearekin harremanetan gaude gaia lantzeko aditu bat ekarriz (Federico Malpica ESCALAE Institutua). Data zehazteko, beren zain.
  • ERASMUS + egitasmoa abiatzea ikastolan. Helburua da beste herrialde bateko ikasle/irakasleekin proiektu bat gauzatzea mugikortasuna, hizkuntza trebetasuna eta nazioarteko harremanetarako gaitasunak lantzea. Orain arte ikastolan egindakoa:
    • Artezkaritza Kontseiluan proiektuaren aurkezpena eta DBHn aukeraren lanketa. Antolaketa zailtasunak tarteko, ikastetxeen arteko beste trukaketa mota batzuk landu dira:
      • Iaz, E-twinning plataforma bidez Sardiniako Institutuko ikasleekin on-lineko harremana frantsesaren eta frantses kulturako lanketarako.
      • Bordelera 2 eguneko txangoa.
      • Aurten, DBH4ko ikasleekin & Axular Lizeoko ikasleekin, Bretainiako Diwan eskola batekin, aste beteko elkar trukea (martxoan egingo da), handik maiatzean etorriko dira Usurbila.
      • DBH3ko ikasleekin 2 eguneko txangoa Bordelera.

b. HH / LH:

  • Gabonetako abestien egokitasuna aztertzeko eskaera:
    • Ospakizunei buruzko hausnarketa orokorraren baitan lantzea da asmoa.
    • Irakasleen artean gaia landu da eta hainbat abestitan aldaketak egin ziren iaz.
    • Artezkaritza Kontseiluan sortutako Berrikuntza Pedagogikoko lantaldearen barruan lantzeko modua dela ikusten da. Gela buruek talde honetan txertatuko dira.
  • Testu-liburuen erabilpena LH-n aztertzea:
    • Iaztik, Etapako irakasleak lantzen ari dira eta hainbat erabaki hartu dira (1. Zikloko hainbat testu-libururen gainean); aldaketa didaktiko-metodologikoaren baitan hartzen ari direnerabakiak dira.
    • Artezkaritza Kontseiluko Berrikuntza Pedagogikoko lantaldearen barruan lantzeko modukoa dela ikusten da (azpi-taldetan banatuta).
  • Jangela ondorengo siesta HH3ko ikasleekin aztertzea: behartu ala ez …:
    • Artezkaritza Kontseiluko Berrikuntza Pedagogikoko lantaldearen barruan lantzeko modukoa hau ere bai (azpi-taldetan banatuta).

       2. GAIA: Aurreko ikasturtetik datozen gaiak:

       c. Berrikuntza Pedagogikoaz egindakoa:

  • Konfiantzaren Pedagogiaren hedapena LH-ra (1.zikloan)
  • Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza: EKI proiektuaren baitako aldaketa didaktiko/metodologikoak, LH 5. / 6. etaDBH etapan.
  • Ikaslearen profila definitzen: nolako pertsonak izan nahi ditugu, ikastolatik ateratzerako?:
    • Familiekin hausnartzeko eta ekarpenak jasotzeko 2 saio iaz eta aurten 1 (azaroan)
    • Ikasturtea amaitu baino lehen beste saio bat egingo da, ikasleekin, gurasoekin eta langileekin landutakoa komunikatzeko.
    • Langileen 3 klaustro aurreikusita daude (dagoeneko bigarrena egitear, urtarrilaren 22an)

       d. Ikastola Inklusiboa:

  • 2015-2016 ikasturtetik langai.
  • Lantalde bat osatu zen eta ikasturtean zehar 2 aldiz elkartu ohi da: hasieran ekarpenak jasotzeko eta amaieran balorazioa egiteko.
  • Aurten partaide boluntario berriak batu dira taldera. Aztertzen ari gara gaia sozializatzeko bideak zeintzuk izan daitezkeen. Gizartekoharremanetan eragin nahi da talde honetatik, gaiaz kontzientziatzeko eta inklusio-jarrera egokien lanketarako.

BOLUNTARIOEN AURKEZPENA ETA GAI-EKARPENEN INGURUKO BILERA DEIALDIA (2018/11/15)

Udarregi Ikastolako 2016-2020 Plan Estrategikoaren “Parte hartzea eta Komunikazioaren arloko helburuetan” adierazita bezala, Artezkaritza Kontseiluak Gela-Buruen sistema berria diseinatu eta 2017-2018 ikasturtean indarrean jarri zen.

Hartutako konpromisoari jarraituz, ikasturtearen hasierako familia bileretan, antolaketa berriaz informatu eta Gela-Buru boluntarioak eskatu ziren.

Era berean, familien interesetako gaiak jasotzeko asmoz, aukera eman zitzaizuen Albiste Buletinaren bidez zuen ekarpenak egiteko. Ekarpenetarako epea pasata, gai-proposamen bakarra jaso dugu.

Hona boluntarioen zerrenda eta egondako gai-proposamena

GELA-BURU BOLUNTARIOAK 2018/19

 HH

 Ainhoa Uribeecheverria

 Naiara Fernandez

 Karmele Salsamendi

 LH

 Amaia Fernandez

 Maria Artola

 DBH

 Gabi Valin

 Begoña Izeta

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

GAI-EKARPENA

 HH

 Gabon kantetako abestien letren inguruko hausnarketa: Kutsu erlijiosoz duten abestiak abestu beharko al genituzke?

DBHko gela-buruek dei egiten dizuete DBHko gurasoei, azaroaren 26an (astelehena) arratsaldeko 17:00etan antolatu duten bilerara.

Tokia: Gernika Ibilbidea 11 eraikinean.

Zuen asistentzia konfirmatzea eskatzen da, idazkaritzara deituz edota Begoñarekin nahiz Gabirekin harremanetan jarriz.

Halaber esan, hiruhilabetea amaitu aurretik Zuzendaritza Taldea eta Artezkaritza Kontseiluko Lehendakariarekin batera bilera batera deituak izango zarete gela-buru guztiak eta funtzionamenduan aurrera egiten dugun heinean, informatuak izango zarete Web orriaren  eta Albiste Buletinaren bidez.

Era berean, adierazi nahi dizuegu, prozesuan zehar sortutako informazio, txosten, ohar nahiz bilera- akta, ikastolako sarean  jasoko dugula. Norbaitek dokumentu jakinaren bat eskuratzeko interesa izanez gero, harremanetan jar daiteke artezkaritza@udarregi.eus helbidean mezua utziz.

2018/19 IKASTURTEKO GELABURUAK 2.0-KO LEHEN BILERA (2018/10/10)

Urriaren 10ean izan zuten Gelaburuak 2.0 bilera, 2018/19 ikasturtean landu nahi diren gaien inguruan hitzegiteko.

IKASTOLAKO BERRIKUNTZA PROIEKTUEZ  HAUSNARKETA PEDAGOGIKOA PARTEKATZEN (2018/05/02)

Pasa den asteko Albiste Buletinean, adierazi zitzaizuen moduan, maiatzaren 9an eta 19an, ikastolan abiatutako berrikuntza pedagogikoez orain arte egindakoaz informatu eta hausnarketa partekatuko dugu.

Ikastolako hezkuntza komunitate osoari eragiten dion hausnarketa izanik, ikastolako estamentu ezberdinetan lan-gai dugu hausnarketa pedagogikoa.

Aipatutako maiatzaren 19ko tailerra, gurasoekin hausnarketa pedagogikoa partekatzeko gune izango da. ELHUYARREKO teknikariak eta ikastolako Zuzendaritza Taldeak dinamizatuko du.

Gurasoekin parte hartzeko beste hainbat bide ere proposatu dira: galdetegi bat, webgunean atal bat sortu, panel bat ikastolako sarreretan ekarpenak egiteko…

Ikasleekin egingo den lanketa maiatzean zehar burutuko da, eta Zuzendaritza Taldeak erabakiko du ikasmaila bakoitzeko lanketa nola egin.

Irakasleekin ekaineko klaustroan burutuko da hausnarketa lan-saioa. Hau ere ELHUYARREKO teknikariarekin elkarlanean.

Era berean, gogorarazi nahi dugu, ikasturtean zehar lanketa ezberdinak partekatu eta landu direla gela-buruen parte hartzearekin eta Hitz Ahoko gurasoekin elkarlanean:

  • Gaixotasun larriak eta ondorioak nola ulertu eta landu gure seme-alabekin
  • Interneten aurrean gurasoen rola zein eta nolakoa izan behar duen
  • Berrikuntza proiektuen ezarpena ikastolan (Konfiantzaren Pedagogia, EKI, …)
  • Aniztasuna eta Inklusioa: PAUSOKA Elkartearekin , ASPANOGIren hitzaldia…
  • Inauterien antolaketa (ospakizunen antolaketa)

Beraz, lerro hauetatik, zoriondu eta eskertu nahi diegu, bereziki, Gela Buruei eta ikasturtean zehar gai-ekarpenak egin dituzten gurasoei, elkarrekin egindako bileretan eta antolatutako saioetan agertu duten prestutasuna eta azaldu duten hausnarketa pedagogikorako interesa.

Honela beste behin ere argi geratzen da, gurasoen parte hartzearen onurak ikastolako elkarbizitzan eta elkarlanean! Eskerrik asko!

 

GELA BURUAK 2.0 INFORMAZIOA (2018/01/08)

Guraso agurgarriok!

Ikastola gela-buruekin abenduan egindako bileretatik eta bereziki urtarrilez gero egindako gai ezberdinen lanketa dela eta, honako informazioa helarazi nahi dizuegu:

  1. Hitz- Ahok, guraso-ordezkarien eskaerak jaso, landu, eta honako erabakiak hartu dituela:
  1. INTERNETAREN arriskuez sortzen diren kezkez PANTALLAS AMIGAS Elkartearekin saio bat antolatzeko aukera:

Duela gutxi (otsailaren hasieran) LH5etik DBH4ra arteko familiei eskaini zaie saioa eta beraz, orain beste bat antolatzea ez zen oso egokia ikusten. Aldiz, datorren ikasturtean ikastolak deialdia egitean, deialdi irekia izango da, beste ikasmailetako familiei parte har dezaten aukera emanez.

  1. Gaixotasun larriak  gertatzen direnean, seme-alabekin eta familiekiko harremana nola bideratu:

Gaiarekiko azaldutako kezka jorratzeko, Hitz- Aho, ASPANOGI Elkartearekin harremanetan jarri zen eta apirilaren 18rako hitzaldi bat antolatu da familia guztiei irekita.
 

Informazioa zuen interesekoa izango delakoan!
 

Udarregi Ikastolako 2016-2020 Plan Estrategikoaren “Partehartzea eta Komunikazioaren arloko helburuetan” adierazita bezala, Artezkaritza Kontseiluak Gela-Buruen sistema berria diseinatu eta 2017-2018 ikasturtean indarrean jartzeko konpromisoa hartu zuen ikastolak 2017ko maiatzeko Bazkideen Ohiko Batzarraren aurrean.

Hartutako konpromisoari jarraituz, ikasturtearen hasierako familia bileretan, antolaketa berriaz informatu eta Gela-Buru boluntarioak eskatu ziren.

Era berean, familien interesetako gaiak jasotzeko asmoz, aukera eman zitzaizuen Albiste Buletinaren bidez zuen ekarpenak egiteko.

Behin ekarpenak jasota, abenduaren 4an eta 18an bilerak egin ziren ekarpenen lanketa eta aukeraketarako. Bileretan parte hartu zuten ikastolako Artezkaritza Kontseiluko Lehendakariak, Zuzendaritza Pedagogikoko taldeak, gela-buruek eta ekarpenak egindako gurasoek. 

2017-2018 

GELA-BURU BOLUNTARIOAK

 HH

Saioa Fernandez

Maite Roteta

Maider Izagirre

LH

Itziar Dorronsoro

Igone Goikoetxea

Andoni Arruti

DBH

Elena Rikondo

Denis Elortza

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

GAI-EKARPENAK EGIN DITUZTEN GURASOAK

LH

Amaia Martinez

Leire Diaz

Ainhoa Azpiroz

Asier Huegun

 

Abenduan egindako bi bileretan ateratako ondorioen lanketan jarraitu dugu, urtarrileko Artezkaritza Kontseiluko bi bileretan. Lanketa honen ondorioz, hainbat konpromiso hartu eta bideratzen ari dira:

  1. Aukeratutako Pedagogia gaien hausnarketan dinamizazio lanak egin ditzaketen profesionalekin harremanetan jarri gara eta beraiek dinamizatutako formazio/tailerren bidez landuko ditugu ikastolan abian ditugun Berrikuntzako Proiektuak: 0-6 Marko Pedagogikoa, Konfiantzaren Pedagogia LHra zabaltzea, Proiektuetan oinarritutako metodologia, EKI proiektua.
  2. Bi gai konkretuez, HITZ AHO guraso elkartearekin hitz egin da eta beraiekin adostutako hitzaldi formatua aukeratuz, bi gai hauek landuko dira:
    • Gaixotasun larrien aurrean nola hitz egin gure seme-alabei.
    • Internetaren eta teknologia berrietako gailuen erabileraren aurrean nola jokatu gure seme-alabekin.

Antolaketan aurrera egiten dugun heinean, informatuak izango zarete Web orriaren  eta Albiste Buletinaren bidez.

 Era berean, adierazi nahi dizuegu, prozesuan zehar sortutako informazio, txosten, ohar nahiz bilera- akta, ikastolako sarean  jasotzen ari garela. Norbaitek dokumentu jakinaren bat eskuratzeko interesa izanez gero, harremanetan jar daiteke artezkaritza@udarregi.eus helbidean mezua utziz.