Skip to main content

Gure ibilbidea

Garai horretan Usurbilen baziren eskolak, eta nahiko ugari gainera, behar bezalako funtzionamendurako baldintza egokirik ez bazuten ere. Zubietak, Santueneak, Aginagak eta Txokoaldek berak ere bazuten eskola. Eta kaxkoan eta "Kalexar"-en hiru eskola zeuden: Nazionalak, La Salle eta Inmaculada Concepción (edo Mojak). Nazionalak beren egoitza Udaletxeko azpietan zeukaten. La Sallek frontoi aurreko eraikuntza eta Mojen eskolak Kalezaharren zeukaten. Bitxikeri gisa bada ere, 1968 urtea baino lehen Arratzainen, Txikierdin eta San Estebanen eskolak izan omen ziren ere. Hala ere, guraso talde ausarta batek gaur egun ezagutzen dugun ikastola sortu zuen. Erronka horren lekukoen testigantza duzue segidako irudietan:

1968 URTEA

Garai horretan Usurbilen baziren eskolak, eta nahiko ugari gainera, behar bezalako funtzionamendurako baldintza egokirik ez bazuten ere. Zubietak, Santueneak, Aginagak eta Txokoaldek berak ere bazuten eskola. Eta kaxkoan eta "Kalexar"-en hiru eskola zeuden: Nazionalak, La Salle eta Inmaculada Concepción (edo Mojak). Nazionalak beren egoitza Udaletxeko azpietan zeukaten. La Sallek frontoi aurreko eraikuntza eta Mojen eskolak Kalezaharren zeukaten. Bitxikeri gisa bada ere, 1968 urtea baino lehen Arratzainen, Txikierdin eta San Estebanen eskolak izan omen ziren ere.

Nazionaletan Lehen Hezkuntza arrunta ematen zen. La Salleko joera pixka bat berezia zen: hamaika urtetik aurrerako mutilak eta garai hartako Lanbide Eskolako hastapenak ematen zituzten. Mojetan, berriz, Lehen Hezkuntza arruntaz gain, batxilerra ematen zen, neskentzat bakarrik.

1968-69 URTEA

1968ko uztailaren 16an Guraso Elkarte batek Udarregi Patronatua eratu zuen. Elkarte honek Usurbilgo Hezkuntza alorrean eragina zuen eta bera izan zen "La Salletarrak" Usurbilera ekartzen eta "Mojetan" batxilerra jartzeaz arduratu zena.

1968ko irailaren 15ean hasi zen Udarregiko lehen ikasturtea, bai La Sallen eta Mojetan ere seglarrak aurreneko aldiz irakasle lanetan hasi zirela. Usurbilgo Luberri eta Huarte San Juan eskolak hasi ziren funtzionatzen. Udaletexetik Eskolaren arazoari erantzuteko Lasalletarren eta Mojen ikastetxeak hobetzeari ekin zion Udarregi Patronatua sortuz, Felix Aizpurua zinegotzia buru zutela. Urteotan Lasarteko Lander ikastola eta Usurbilgo Luberri ikastolak batu ziren Landaberri ikastola sortuz. 1972-73 ikasturtean, gainera, "kalexar"era aldatu baziren, 1977 urtean bi herrietako ikastolak Zubietako hipodromoaren gaineko eraikuntzan egokitu ziren.

1970-72 URTEA

Huarte San Juan eskolak zituen arazo ekonomikoak zirela itxi egin zen eta Ageri-Alde "Colegio Nacional bezala izendatu zen, 2. Mailako ikasketak egitea ahalbidetzen zuena eta bertan 4 gela mutilentzat, 3 neskentzat eta bat Eskolaurrerako zituenak. Bitartean Udarregi Patronatoak estatutuak berritu zituen. Barne Arautegi bat osatu eta aprobatu zen, Lanbide Eskola baten beharra ere azaldu zela.

1972ko ekainean "La Salle" eta "Inmaculada Concepción" kolejioak eraldatuz O.H.O. ikastetxe bakar bat egiteko espedientearen berri eman zen.

1973-74 URTEA

1973 an Udarregin bi zuzendari zeuden bat Kalezaharren eta bestea Udarregi Zaharrean. 1974. urtean, berriz, zuzendari berria eta bakarra izendatu zen. Urte hauetan irakasleek subentzioa jasotzen hasten dira, geletakoak behintzat, Gizarte Asegurantza ere izango dutela. 1974. urtean eta eztabaida, hitzaldi eta abar handi baten ondoren koedukazioa hasi zen Udarregin, 4. mailara arte bakarrik.

1975-76 URTEA

Urte hauetan abiatu zen Usurbilgo Lanbide-Eskola 80 neska-mutil, 5 irakasle eta idazkari batekin, garai hartan Udarregi ikastetxeko zuzendari zenaren ardurapean, Donostiako Institutu Politeknikoari atxikitutako sekzio bezala. Hasiera batean Aginagako parrokiaren lokaletan hezkuntza-lanean hastearekin batera Lanbide-Eskola honentzako eraikuntza berri baten bideak egiten hasi ziren. Usurbilgo Udalak Zubietan lurra erosi zuen eta 1979ko martxoan hezkuntza-lanean ari zen.

1977-79 URTEA

1978-79 ikasturtea garrantzitsua eta are funtsezkoa izan zen, Eskolaurrea hartzen ari zen tamaina eta sakontasunaz ez ezik, gela asko euskara hutsean ari ziren O.H.O. ko lehen kurtsoa bi gelarekin erabat euskaraz zenez Udarregi Ikastolen Elkarteko partaide izatea proposatu eta aho batez onartu zela. Gipuzkoako Ikastolen Elkartean sartzeko eskabidea egin zen eta eskakizun guztiak bete ondoren 1980ko otsailak 9an bilkuran sartzea onartu zen.

1986 URTEA

Eraikin gorriko obrak hasi ziren. Honi esker LH eta DBHko ikasle gutziek toki berean bat egin zuten.

1993 URTEA

25. urteurrena

Ikastolaren hastapenak ez ziren bide erosoa izan, malda eta bihurgunez beterikoa baizik. Hala ere, orain 25 urte lanean hasi zen gazte andanaren ilusioak egi bihurtu dira, hainbat eta hainbat herritarren ahalegin eta sakrifiziori esker ezinezkoa zirudiena errealitate bihurtu da. Ezbairik gabe, gaur egun, Udarregi ikastla gure umeen irakaskuntzaren oinarria da, gure herriko hizkuntza eta kulturaren berreskuratze eta sendotzea bermatzen duelarik kalitatezko irakaskuntza bat eskeiniz.

Usurbil, 1994ko apirilak 11
Joxe Antonio Altuna

1995 URTEA

1995. urtean Juan Jose alkain Iruretagoiena, Udarregi ezizenez ezagunagoa zen bertsolariaren 100. urteurrena ospatu genuen bera bizi izandako baserrira txangoa eginez.

1996 URTEA

1996. urtean DBH irakaskuntza emateko baimena jaso genuen. Hori dela eta DBH lehenengo mailako aurreneko promozioa osatu genuen.

2008 URTEA

2008-09ko ikasturtean, Udarregik bere gain hartzen du Usurbilgo Haur Eskolaren (0-3 urte) kudeaketa, esleipen publikoaren bidez. Dagoeneko, 0-16ko adin-tarte osoaren eskaintza. 

2015 URTEA

Hezkuntza Proiektu Berritzailea indartu, etengabeko berrikuntzaren hedapenean. Publikotasunean sakondu, Hezkuntzaren Komunitatea trinkotu, ikastola ereduaren transmisioan. Euskararen eta euskal nortasunaren bultzatzea, baloreak lantzen: inklusibitatea, jasangarritasuna eta parekidetasuna. Herrigintza eta herrikotasuna sustatu, subjektu aktiboa bilakatzen. Herriko eragile eta Udalarekin elkarlan sustatzea lau haizetara. Eta sostengu ekonomikoa, ikastolan egindako HHko eraikin berria ordaintzeko.

2018 URTEA

50. urteurrena

Urte honetan 50. urteurrenari zegozkion ospakizunak egin genituen. Bertan argazki zaharren erakusketak, hitzaldiak, kontzertuak, etabar burutu genituen. Zeregin artean zalantazrik gabe gure ikastolako kantuen bildumaren plazaratzea izan zen. Bertan ikasleekin grabatutako abesti desberdinez osatu genuen.