2017/18 ikasturteko zerbitzuak eta kuotak

2017/18 ikasturteko zerbitzuak eta kuotak

* Kooperatibako kuota osagarria.

Udarregi Irakaskuntza Kooperatiba Elkarteko 2017eko maiatzaren 25ean eginiko Batzar Orokorrean

onartutakoari jarraituz, 2017/18 ikasturtean Kooperatibako kuota osagarria 38,00 eurokoa izango da. Elkartasun kutxa, aldiz, mantendu egingo da 4,10€ hileko eta familiako. Kuota horiek 12 hilabetez kobratzen dira.

*Garraioa.

Ikasturte honetako garraio-kuota 61,50 euro hileko (12 hilabetez) izango da. Arduradunak Mari eta Izaskun izango dira.

Kontuan hartu, kuota erabiltzaile kopuruaren arabera kalkulatzen dela eta erabiltzaile kopurua aldatuko balitz kuotak ere gorabehera jasango lukeela.

*Goizeko zaintza.

Goizeko 8:00etatik 9:00etara da zerbitzua. Arduradunak Idoia Encinas, Iban Maritxalar eta Zuriñe izango dira. Kuota 16,00 euro hileko izango da 10 hilabetez. Bermea ere 16,00 eurokoa izango da eta iraileko erreziboarekin batera kobratuko da.

*Jangela.

Iraileko begiraleak eta taldeen arduraduak honakoak dira:

-HH3: Mari Karmen.

-HH4, HH5 eta LH1: Susana.

-LH2, 3, 4, 5, 6 eta DBH: Idoia eta Adela.

Bazkaldar kopurua handitu ahala, begirale berriak hasiko dira eta horien berri hurrengo buletinetan jasoko duzue.

Sukaldaria: Amaia.

Sukaldari laguntzailea: Nekane.

Jangelako kuota, bazkaldar-kopurua eta jangelaren erabileraren arabera kalkulatzen denez, garrantzitsua da zerbitzua erabili behar dutenen izen-ematea ahalik eta azkarren idazkaritzan egitea. Kuota-mota desberdinen artean aukera dezakezue:

- Egun solteak.

- Hilabete solteak.

- Urritik maiatzera, asteko 5 egunak.

- Urritik maiatzera, asteko 4 egun (erabilpen egunak beti berdinak izan beharko dute).

Datuak jaso ondoren, kuotak zenbatekoak izango diren jakinaraziko zaizue.

Gogorarazi nahi dizuegu zerbitzua erabili ahal izateko, bezperan idazkaritzan jakinarazi behar dela 13:00ak baino lehen.

Menuen deskontua: urria eta maiatza bitarte egingo da eta onuradun izateko, bezperan eguerdia baino lehen idatziz jakinarazi beharko da idazkaritzan.