Gorputzaldietako formazioa gurasoekin

Gorputzaldietako formazioa gurasoekin

LHko ikasleekin aurrera daramagun Gorputzaldiak proiektua zertan datzan erakusteko asmoz ikastolako gurasoekin aurrera eramateko saio praktiko bat prestatu dugu, eta bertan edozein etapatako gurasok parte hartu ahal izango du. Horretarako aukeratu dugun gaitasun sozio-afektiboa, integrazioa, gorputzarekin landu eta bizitzea proposatu nahi dizuegu, zuen seme-alabek euren gelakideekin egiten duten moduan.

Saioa otsailaren 3an, larunbata, izango da 10:00etatik 12:00etara ikastolako jangelan.

Parte hartzaile kopurua saioa emateko egokia izan dadin 30 pertsonako muga jarri dugu eta aukeraketa izen-emate ordenaren arabera egingo da. Horretarako bi modu izango dituzue: gorputzaldiak@udarregi.eus postara idatziz edota 943 361 216 telefono zenbakira deituz. Izen emateko azken eguna urtarrilaren 29a izango da.

Interesa baduzue eta proiektua barrutik ezagutu nahi baduzue animatu!