Bideo jolasen garapena eta Robotika

Udaleku irekiak Aste Santuko oporretan.

Ikastolen elkarteko aisialdi-taldeak Aste Santuko oporretan, teknologia berrien inguruko udaleku irekiak antolatu ditu. LHko 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta daude:

  1. Bideo-jolasen garapena: bideo-jolasetan jolastetik, berauek sortzera pasatuko gara.

Jarduerak:

  • Serius games bideo-jolasekin aritu.
  • Blokekako programazioaren oinarriak ezagutu.
  • Bideo-jolas ezagunak egokitu.
  • Gidoien garapena.
  • Norbere bideo-jolasa garatu.
  • Denon artean adosturiko bideo-jolasa garatu.
  • Proiektuaren aurkezpena egin.

      2. Robotika: talde-lanean robotak programatu eta beraien arteko interakzioa nola bideratu ikasiko dugu.

Jarduerak:

  • Bloketako programazioaren oinarriak ezagutu.
  • Hardwarearekin lanean hasi: Gamepad pertsonalizatua sortu.
  • Robot sinpleak sortuz, oinarrizko zirkuitu elektrikoen ezagutzak landu.
  • Talde bakoitzak bere robota egokitu eta programatu.
  • Roboten arteko lasterketa-txapelketa.
  • Proiektuaren aurkezpena.

Ikastaro horien helburuak, pentsamendu konputazionalaren oinarria ezagutzea, teknologia berriak euskaraz bizitzeko aukera berritzaileak ahalbideratzea eta teknologia berrien bidez, sormena sustatzea dira (Maker mugimendua).

*Gutxieneko taldea 10ekoa izango da.

Noiz: apirilaren 3tik 6ra goizeko 9:00etatik 13:00era (zaintza zerbitzua 8:30etik)

Non: ikastolan.

Izen-ematea: martxoaren 1etik 15era ikastolako idazkaritzan.

Prezioa: Ikastolen Elkarteko ikasleak 75€.

Informazio gehiago: www.aisialdia.eus