Errigora

Errigora

Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina 5. urtez egingo da aurten. “Zubi bat sukaldera” Errigoraren uzta berria. Izan ere, kanpaina honetan eskaintzen diren produktu guztiak (olioa, orburuak, potxak, barazki-menestrak, pikillo piperrak, tomate frijitua eta kremak)nahiz ohiko moduan, nahiz ekologikoan  eskuratu ahal izango dira.

Kanpaina bat izango da, alegia, olioa eta kontserbak batera eskatu beharko dira, martxoaren 6tik 20ra. Banaketa zein ordainketa, bi txandatan izango dira; olioa apirilaren 9tik 20ra banatuko da eta kontserbak,  maiatzaren 31tik ekainaren 12ra.

Produktuak eta prezioak honakoak dira:

Konbentzionala

Etxeak

Prezioa

Ekologikoa

Etxeak

Prezioa

Pikillo piperrak, 12 ontzi 425ml

Iturri, El agricultor, El escolar

32€

Pikillo piperrak, 12 poto 250ml

Iturri, La Churta, Ebrón

36€

Zainzuriak, 12 ontzi 425ml

El agricultor, Larrinaga, El escolar, Iturri

43€

Zainzuriak, 12 ontzi 370ml

La Churta, Iturri

45€

Orburuak, 12 ontzi 720ml

Mª Jesus, Ebron

45€

Orburu zatituak, 12 ontzi 720ml

Ebron

77€

Barazki-menestra, 12 ontzi 720ml

Mª Jesus, Almanaque

39€

Barazki-menestra, 12 ontzi 720ml

Ebron

64€

Potxak, 12 ontzi 720ml

Mª Jesus

22€

Potxak, 12 ontzi 720ml

Almanaque

29€

Tomate frijitua, 12 ontzi 370ml

 Pedro Luis

 

15€

Tomate frijitua, 12 poto 370ml

Enara, La Churta (azken hau frijitu gabe)

17€

Kremak, 12 poto 500ml (barazkiak, kalabaza, porrua, brokolia)

Pedro Luis

19€

Kremak, 12 poto 500ml (barazkiak, kalabaza, porrua, brokolia)

Pedro Luis

24€

Oliba-olio birjina estra 5L.

Ablitasko kooperatiba, La casa del Aceite

 

23€

Oliba-olio birjina estra 5L.

La Casa del Aceite, Biosasun, Enara, Bardea

34€

Oliba-olio birjina estra aukera sorta.

4 x 5L.

Etxeak: Bardea, Biosasun, La Casa del Aceite, Ablitasgo kooperatiba.

1 Picual konbentzionala, 1 Empeltre konbentzionala, 1 Albequina ekologikoa, 1 Arroniz ekologikoa.

114€