2018/19 ikasturterako Haur Eskolako matrikula-kanpaina

Apirilaren 16tik 27ra (biak barne), gure ikastolan, 2018-2019 ikasturterako 0 eta 3 urte bitarteko haurrak matrikulatzeko epea zabalduko dela jakinarazten dizuegu. Ate irekien eguna apirilaren 16an, 17:30ean euskaraz eta 18:30ean gazteleraz.

Haur Eskolaren eskaintza honakoa da:

  • 0 urtetik 3 urtera bitarteko haurren eskaintza, 16 urtera arte Ikastolan jarraitzeko aukera izanik.
  • Ordutegi zabala: 7:30 - 16:30
  • Irailetik uztailera arte irekia
  • Heziketa euskalduna: euskaraz ikasiz eta biziz, Euskal Herriko Kultura eta herri-ekintzetan murgilduz.
  • Heziketaren ardatzak:
    -Haur bakoitzaren erritmoa errespetatzea (egokitzapena, elikadura, atsedena, mugimendua, jolasa...).
    -Gurasoekiko harremana
    -Erreferentziko hezitzailearen jarraipena eta haur kopurua
    -Herri proiektuaren parte (3.adinekoekin hartu-emana, herriko espazio ezberdinetara irteerak...

UDARREGI IKASTOLAREN PROIEKTUAK

  • 0-6 MARKO PEDAGOGIKOA:

Ikastolen Elkarteak azken urtetako lanketaren ondorioz eta gaur egungo errealitatea aztertuz sortu duen Marko Pedagogiko berritzailea da. Konfiantzaren Pedagogiarekin bat egiten du. Konpetentzietan oinarrituta dago.

  • KONFIANTZAREN PEDAGOGIA:

Haurra, pertsonaren oinarriak behar bezala eraikitzeko, erdigunean jartzen du. Bere garapenari behar duen erantzuna ematen dio, behar afektiboetan, jakin-minetan, harremanetan, autonomiaren garapenean, erritmoetan,… Norbere gaitasunak, ezaugarriak, erritmoak eta garapena aintzat hartzen dira.

  • IKASKUNTZA KOOPERATIBOA:

Metodologia honek Ikasten Kooperatu eta Kooperatzen Ikastea du helburu. Ekintzan, lankidetzan eta talde lanean oinarritutako proiektua da.

  • HIZPRO:

Euskararen sustapena eta erabilera bultzatzera bideratutako proiektua da. Euskararen eguna, hizkuntz errealitateko neurketak, gurasoen ikastaroak ... bideratzen dira.

  • ELEANITZ:

Euskaraz ardaztutako eleaniztasun proiektua. Hizkuntzen trataera integrala: ingelesa 4 urtetik aurrera, gaztelera LH 2. mailatik aurrera eta frantsesa DBHn aukerako gai gisa.

  • BLOK TAC:

Konpetentzien lanketan oinarritutako proiektua da honakoa. Ikaslearen aurre- ezagutzak mobilizatuz, proiektu bat aurrera eramatea du helburu, testuinguru ezberdin batean.

  • EKI:

Euskal Curriculumean, Konpetentzietan eta Integrazioaren Pedagogian oinarritutako proiektua. Irakaskuntzaren mundua hartzen ari den norabide berriari eusten dio. 0 -6 Marko Pedagogikoa eta Blok- Tac  gisara, konpetentzien garapenari zuzenki lotutako proiektua dugu.

  • KIVA:

Eskola jazarpenari aurre egin eta prebenitzeko proiektu Finlandiarra.

  • AGENDA 21:

Ingurumenarekin lotura zuzena duten gaien lanketa bideratzen duen proiektua da. Udalaren Tokiko agenda 21 egitasmoari lotuta dago, eta udalarekin harremanetan bideratzen da.

  • ELKARBIZITZA ETA HEZKIDETZA:

Ikastolako komunitatean baitan sortzen diren gatazken kudeaketa bideratzeko. Ikastolako balioen lanketarako eta elkarrekin bizitzen ikasi konpetentziaren garapenerako proiektua.

Eta aurreko guztiaren euskarri gisa:

  • 50 urteko esperientzia Usurbilen.
  • Irakasleria egonkorra eta berrikuntza pedagogikoez arduratua.
  • Gestio demokratikoa: guraso eta langileen partaidetza zuzena arlo guztietan.  
  • Erakunde irekia, anitza eta iritzi guztietara zabalik. Herri Onurako Kooperatiba. Guraso Kooperatiba.
  • Kalitatezko Hezkuntza lortzen lagunduko digun Kalitate Kudeaketa Aurreraturako Sistemarekin konprometituta.

Informazio gehiago izan dezazuen, honakoa kontuan har ezazue: 

Matrikulatzeko epea

  • Apirilaren 16tik 27ra (biak barne)

Matrikulatzeko ordutegia

  • Aldez aurretik Haur Eskolara deituz, hitzordua adosteko (943-374061) (9:15-12:00 ordutegian)

Matrikula gauzatzeko ekarri beharreko agirien fotokopiak

  • Udaleko bizikidetza-ziurtagiria
  • Familia-liburua
  • Gurasoen NAN
  • Gizarte Asegurantzako txartela
  • Kontu korronte baten zenbakia (IBAN eta BIC kodeak)