Ohiko batzarrerako deialdia

Ohiko batzarrerako deialdia

Bazkide agurgarria:

Udarregi ikastola, Irakaskuntza Kooperatiba Elkartearen Estatutuen 23.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Artezkaritza Kontseiluak Elkartearen OHIKO BATZAR OROKORRERAKO DEIA egiten du.

EGUNA:      2018ko MAIATZAREN 31ean, OSTEGUNEZ.

ORDUA:      arratsaldeko 18:00etan (lehen deialdian), eta, hala badagokio, 18:30ean (bigarren deialdian).

LEKUA:        SUTEGI Aretoan (Irazu kalea).  

GAI-ZERRENDA

  1. 2017ko Ohiko Batzarraren akta irakurtzea.
  2. 2016-2020 Plan Estrategikoaren hedapen- jarduerak azaltzea:
  3. 2017 urteko kudeaketa aztertzea eta, hala badagokio, ekitaldiko kontuak onartzea
  4. 2017 ekitaldiko irabazien banaketa edo, hala balegokio, galeren inputazioa
  5. 2018rako Aurrekontuak eta, hala balegokie, onarpena
  6. Artezkaritza Kontseilua eta Zaintza Batzordea berriztapen partziala
  7. Akta izenpetzeko bi bazkide hautatzea

Galde-erantzunak

OHARRAK
1. Elkartearen Estatutuen 24. 2 artikuluak dioenaren arabera, Batzarra bigarren deialdian balioz eratuta gera dadin, gutxienez boto sozialen % 10a bertan edo ordezkatuta egon daitezen beharrezkoa da.
2. Batzarrera etortzerik izango ez bazenu, honekin batera doan ordezkapen-orria bete eta beste bazkide bati laga zure ordezkaritza.
3. Batzarra aurreko urteetan bezain bizkorrago garatu dadin, ahozko azalpenak euskaraz egingo dira, era labur eta eskematikoan, eta diapositibak gaztelaniaz izango dira.