Gurasoentzako euskara ikasteko klaseak

Gurasoentzako euskara ikasteko klaseak

Aurten ere, udalaren laguntzaz, gurasoentzako euskara ikasteko klaseak martxan jarriko ditugu. Klaseak, Etumeta Euskaltegian izango dira eta bertako AEK-ko irakasleek emango dituzte. Klaseek honelako bereizgarriak izango dituzte:

·         Astean 2 egunekoak izango dira.

·         Egunean 2 ordukoak.

·         Arratsaldez izango dira.

·         100 orduko ikastaroa izango da urritik maiatzera.

·         100 € ordainduko da ikastaroa.

·         2-12 urteko haurren gurasoek izango dute lehentasuna.

·         Urriaren 16an hasiko dira klaseak.

·         Izena emateko azken eguna, urriaren 5a izango da.

·         Mailaketa-froga eguna: urriaren 10a, Euskaltegian izango da 14:30etik 16:30era

·         Klaseen % 80ra etorriz gero, matrikularen %100eko diru-laguntza emango du Udalak, ikasturte amaieran (Beti ere, Udalaren diru-laguntza deialdiaren arabera).

Izen-emate orria guraso-bileretan edo idazkaritzan jaso dezakezue. Bete ondoren, ikastolako Idazkaritzan edo Etumeta-AEK euskaltegian utzi behar duzue.