2018/19 ikasturteko Eusko Jaurlaritzako ikasketa-bekak

2018/19 ikasturteko Eusko Jaurlaritzako ikasketa-bekak

2018/2019 ikasturterako beka eskatzeko epea irailaren 17an irekiko da eta urriaren19an amaituko da.

2017/18 ikasturtean beka eskatu zuten familiek era telematikoan lor dezakete inprimakia osatuta. Datuak baieztatu edo beharrezkoak diren aldaketak egin ostean, sinadura digitalarekin amaitu dezakete eskaera edo, agiria inprimatu eta ikastetxera eraman eskaera hezkuntzara bideratzeko. Beti ere ordua eskatu ondoren.

Eskaera berria egiteko aukera desberdinak daude:

 Ikastolan bertan. Horretarako, aurretik hitzordua eskatu behar da idazkaritzan.

Era telematikoan. Guraso edo tutoreak http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus helbidean. Inprimakia inprimatu eta sinatu ondoren, idazkaritzara ekarriko du ikastolak eskaera baliozta dezan. Horretarako, aipatu helbidean erregistratu egin behar dela. Gure gonbitea duzue gurasoak anima zaitezten era horretara egiten.

 On-line etxetik. Aurreko aukerako pauso berdinak jarraituko dira, baina DNI elektronikoarekin sinatuko da eta zuzenean Hezkuntzan jasoko dute eskaera.

Informazio guztia www.hezkuntza.net helbidean ikus dezakezue. Edozein zalantza argitzeko edo argibide gehiagotarako idazkaritzara deitu.