Agerialdeko sarrera-irteerak 2018-19

Agerialdeko sarrera-irteerak

Ikasturtea hasi den honetan, Agerialdeko sarrera-irteera modua aldatzera goaz.

LHko ikasle kopurua dela eta, sarrera irteerak beste modu batera antolatzea erabaki dugu.

SARRERAK:

-HHko ikasle eta familiak, orain arte bezala, jolaslekutik sartuko dira.

-LHko Ikasleek ez dute toki jakin bat izango mailaka jartzeko. Ordua gerturatu arte herriko kale, parke, frontoi eta inguruak erabiltzea gomendatzen dizuegu eta ordua iristera doan bezala ikastola gertura daitezela.

·         Ikastolara gerturatzean frontoi txikietan eta patioan egon daitezke eta txirrina jotzean ikastolara sartuko dira patioko atetik (atzekoa) edota sarrerako atetik (aurrekoa), inolako ilararik egin gabe (jolas garaitik sartzen diren bezala). Ezin da txirrina jo aurretik ikastolara eta geletara sartu.

-Eguerdietan, jangelako ikasleak daudenez ,ezingo da 14:20ak arte patiora sartu.

-Gogorarazi nahi dizuegu, goizetan 9:00ak arte eta eguerdietan 14:30ak arte zaintzan edo jangelan ez dauden IKASLEAK, FAMILIEN ARDURAPEAN DAUDELA, INOIZ EZ JANGELAKO ETA ZAINTZAKO ZAINTZAILEAREN EDOTA IRAKASLEEN ARDURAPEAN.

-Sarreretan ezingo da baloi eta pilotekin jolastu, ez jolaslekuan ezta frontoi txikietan ere.

-Euria egiten duen egunetan, eraikin berriko aterpea HHko ikasleentzat izango da. Itxitako frontoi txikia LHko 1., 2. eta 3. mailako ikasleentzat izango da eta beste frontoi txikia 4., 5. eta 6.mailakoentzat.

IRTEERAK

-HHko ikasleak beti bezala irtengo dira.

-Txirrina jotzean LHko ikasleak hasiko dira irteten:

·          LHko 1. eta 2. mailakoak HHko ikasleen ondoren, beraien ate beretik.

LHko 3., 4., 5. eta 6. mailakoak beraiei ondoen datorkien atetik (sarrerakoa edo patiokoa). Familia ikaslearen bila etorriz gero bere seme-alabarekin adostu beharko du non itxarongo dion (beti toki bera izatea gomendatzen da).