2019-20 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA

Hurrengo 2019-20 ikasturteari begira jarrita, ikastolari buruzko informazioa zabaltzen hasi gara jada. 2016an jaiotako haurren familiak dira, bereziki, informazio-kanpaina honen helburu nagusia.

Zuen kasua baldin bada, hau da, 2016. urtean jaiotako seme-alabarik izanez gero, Ikastolari horren berri ematea komenigarria litzateke, matrikulazio jardueren nondik norakoak (informazioa etxean jaso, tailer eta ate irekien berri izan) zuzenean jakin ditzazuen. Horretarako hiru bide dituzue:

· Gure webgunean dagoen formularioa beteta

· Ikastolako idazkaritzara deituta (943.36.12.16)

Baliteke, berriz, 2016. urtean jaiotako haurrak dituzten familiak ezagutzea, oraindik Ikastolako guraso ez direnak. Hala balitz, eskertuko genizueke informazio-kanpaina honen berri ematea, webgunean (www.udarregi.eus) jarria dugun formularioa osatzeko gonbitea eginez edota ikastolara deituz.

Aldez aurretik eskerrak emanez zure laguntzagatik.