2019/20 ikasturterako matrikula-kanpaina

Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra (biak barne), gure ikastolan, 2018-2019 ikasturterako 3 eta 16 urte bitarteko ikasle berriak aurrematrikulatzeko epea zabalduko dela jakinarazten dizuegu. Ate irekien eguna urtarrilaren 26an 10:30ean jangelan.

Matrikulazioko bideoa ikusi ezazu! Gozatu ezazu ikastolak eskaintzen duenaz! (klikatu hemen)

Udarregi ikastolaren eskaintza honakoa da:

  • Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza (0-16 urte bitarte)
  • Euskalduna. Euskal Herriko kultura eta herri ekintzetan murgildua dagoena
  • Balore eta jarreren lanketa, heziketaren ardatz gisa
  • KIVa ikastola: Eskola Jazarpenaren (bullynga) aurkako programa indarrean
  • Eleanitza: ingelesa 4 urtetik aurrera eta frantsesa DBHn
  • Orientazioa ikasle eta gurasoentzat
  • Heziketa Behar Bereziak dituztenentzat Laguntza Gela
  • Berritzailea: Teknologia berriak ardatz
  • Autobus zerbitzua: Lasarte, Zubieta, Santuenea, Aginaga
  • Jangela: Bertan sukaldatutako herriko produktuak
  • Goizeko Zaintza: 8:00etatik 9:00etara urte osoan. Iraila eta ekainean arratsaldeko zaintza ere: 14:30etik 16:30era.
  • Eskolaz kanpoko jarduerak: kirolak, dantza, antzerkia, bertsolaritza, xakea eta robotika.
  • Beka sistema propioa: kuoten % 100.

PROIEKTUAK

  • 0-6 MARKO PEDAGOGIKOA:

Ikastolen Elkarteak azken urtetako lanketaren ondorioz eta gaur egungo errealitatea aztertuz sortu duen Marko Pedagogiko berritzailea da. Konfiantzaren Pedagogiarekin bat egiten du. Konpetentzietan oinarrituta dago.

  • KONFIANTZAREN PEDAGOGIA:

Haurra, pertsonaren oinarriak behar bezala eraikitzeko, erdigunean jartzen du. Bere garapenari behar duen erantzuna ematen dio, behar afektiboetan, jakin-minetan, harremanetan, autonomiaren garapenean, erritmoetan,… Norbere gaitasunak, ezaugarriak, erritmoak eta garapena aintzat hartzen dira.

  • IKASKUNTZA KOOPERATIBOA:

Metodologia honek Ikasten Kooperatu eta Kooperatzen Ikastea du helburu. Ekintzan, lankidetzan eta talde lanean oinarritutako proiektua da.

  • HIZPRO:

Euskararen sustapena eta erabilera bultzatzera bideratutako proiektua da. Euskararen eguna, hizkuntz errealitateko neurketak, gurasoen ikastaroak ... bideratzen dira.

  • ELEANITZ:

Euskaraz ardaztutako eleaniztasun proiektua. Hizkuntzen trataera integrala: ingelesa 4 urtetik aurrera, gaztelera LH 2. mailatik aurrera eta frantsesa DBHn aukerako gai gisa.

  • BLOK TAC:

Konpetentzien lanketan oinarritutako proiektua da honakoa. Ikaslearen aurre- ezagutzak mobilizatuz, proiektu bat aurrera eramatea du helburu, testuinguru ezberdin batean.

  • EKI:

Euskal Curriculumean, Konpetentzietan eta Integrazioaren Pedagogian oinarritutako proiektua. Irakaskuntzaren mundua hartzen ari den norabide berriari eusten dio. 0 -6 Marko Pedagogikoa eta Blok- Tac  gisara, konpetentzien garapenari zuzenki lotutako proiektua dugu.

  • KIVA:

Eskola jazarpenari aurre egin eta prebenitzeko proiektu Finlandiarra.

  • AGENDA 21:

Ingurumenarekin lotura zuzena duten gaien lanketa bideratzen duen proiektua da. Udalaren Tokiko agenda 21 egitasmoari lotuta dago, eta udalarekin harremanetan bideratzen da.

  • ELKARBIZITZA ETA HEZKIDETZA:

Ikastolako komunitatean baitan sortzen diren gatazken kudeaketa bideratzeko. Ikastolako balioen lanketarako eta elkarrekin bizitzen ikasi konpetentziaren garapenerako proiektua.

ZERBITZUAK:

  • Garraioa:.auzoetatik ikasleak ikastolara joan-etorria egiteko zerbitzu erosoa.
  • Jangela: bertan sukaldatutako garaian garaiko janaria, herriko elikagaiak eta elikagai ekologikoak. Dieta orekatua eta osasuntsua.
  • Goizeko Zaintza: 08:00etatik 09:00etara. Iraila eta ekaineko arratsaldetan zaintza ere eskaintzen da 14:30etik 16:30era.
  • Eskolaz kanpoko jarduerak: kirolak, dantza, xake, antzerkigintza, robotika, bertsolaritza,...

Eta aurreko guztiaren euskarri gisa:

  • 50 urteko esperientzia Usurbilen.
  • Irakasleria egonkorra eta berrikuntza pedagogikoez arduratua.
  • Gestio demokratikoa: guraso eta langileen partaidetza zuzena arlo guztietan.  
  • Erakunde irekia, anitza eta iritzi guztietara zabalik. Herri Onurako Kooperatiba. Guraso Kooperatiba.
  • Kalitatezko Hezkuntza lortzen lagunduko digun Kalitate Kudeaketa Aurreraturako Sistemarekin konprometituta.

Informazio gehiago izan dezazuen, honakoa kontuan har ezazue: 

Matrikulatzeko epea

  • Urtarrilaren 28etik otsailaren 8ra (biak barne)

Matrikulatzeko ordutegia

  • Aldez aurretik Ikastolara deituz, ordua adosteko (943-361216) (3 urtetik-16urtera)

Matrikula gauzatzeko ekarri beharreko agiriak

  • Udaleko bizikidetza-ziurtagiria
  • Haurraren NAN tamainako argazkia
  • Familia-liburua
  • Gurasoen NAN
  • Gizarte Asegurantzako txartela
  • Kontu korronte baten zenbakia (IBAN eta BIC kodeak)