IKASTOLA EGUNA

Date: 
Larunbata, 2019, Ekaina 15 (Egun osoa)
Place: 
IKASTOLA
0

Ikastola eguneko EGITARAUA:

Goizeko 9:00ak aldera, herriko txistulariek, urtero ohi duten bezala, diana joko dute herrian zehar.

Goizeko 9:00etatik 12:00etara, ikastolako eta kiroldegiko guneetan ikasleentzat jolasak antolatuko dira.

Eguerdiko 12:00tatik 12:50etara, HHkoen ikuskizuna kiroldegian “Abere Festa”. Kiroldegiko ateak 11:40an irekiko dira (futbol zelaiaren aldetik). Sarrera-txartelak, sarrera bertan emango dira. Sarrera librea izango da aforoa bete arte.

Eguerdiko 13:00tatik 14:00tara, Udarregi Ikastolako kamisetak salgai egongo dira Sutegi atarian. Aldi berean, Kilometroak 2019ko denda ibiltaria ere bertan izango da Kilometroetako arropa eta osagarriak saltzen. Gerturatu zaitez merezi du eta! Eskaintza ederra benetan!

Arratsaldeko 14:00etatik 19:00etara BAZKARIA frontoian eta dema plazan. Guztiok batera, haur, gazte eta heldu.

Bazkal osteko jarduerak

  • 15:30-16:00 LH5. MAILAKOAK Musika saioa frontoian
  • 16:00-17:00 JULEN MAGOA Sutegi atarian
  • 17:00-19:00 ALAKEN taldea Muxikoak eta gehiago frontoian

Denon artean egun polita egingo dugu, gozatu!