Santa Ageda bezpera Ikastolan

Santa Ageda bezpera Ikastolan

Astelehenean, otsailak 4, eguraldiak laguntzen badu, Santa Ageda bezpera ospatuko dugu. Horretarako, arratsaldean, haurrek baserritarrez jantzita etorri behar dute.

Etapa bakoitzak ibilbide ezberdinak egingo ditugun arren arratsaldeko 14:45etik LHko ikasle eta irakasleok kalez kale ibiliko gara. 16:00etan HHko eta DBHko ikasle eta irakasleekin herriko frontoian elkartuko gara. .

Haurrak herriko frontoian jaso beharko dituzue. Autobusa hartu behar duten ikasleez irakasleok arduratuko gara.