FEDERICO MALPICA hezkuntza adituarekin hitzaldi-saioa!

Gela-buruekin egindako bileretan atera zen proposamenetako bati jarraituz, Ikastolen  Elkarteko Prestakuntzako arduradunekin elkarlanean, FEDERICO MALPICA hezkuntza adituarekin hitzaldi-saio bat antolatu dugu. Solasaldia otsailaren 20an izango da Potxoenean (goiko solairuko gela handian), arratsaldeko zazpiretan.

HOBEKUNTZA PEDAGOGIKO IRAUNKORREKO egitasmoaren sortzailea da, eta ESCALAE Ebaluazio Institutua gidatzen du. Aurten, ikastolako langileriarekin hasitako formazioa, egitasmo honen baitan kokatzen da.

XXI. garren mendeko hezkuntzaren erronkak oso mamituak ditu, eta bere jakintza eta ezagutza gurekin partekatzeko prest dago. Dagoeneko zuekin guztiekin landutako galderaren inguruko hitzaldi-solasaldia izango da: NOLAKO PERTSONAK HEZI NAHI DITUGU IKASTOLATIK ATERATZERAKO?

Animatu eta parte hartu! Ez zaizue damutuko!