MOZORROAK HEMERETZI ATZO, BIHAR ETA ETZI INAUTERIEI EUTSI!!!

MOZORROAK HEMERETZI ATZO, BIHAR ETA ETZI INAUTERIEI EUTSI!!!

-Martxoaren 1ean, goizeko 10:15ean HHko ikasleen festa izango dugu, eguraldi ona egiten badu, herriko frontoian eta bestela, kiroldegian.

-11:00etan, urtero moduz, 2 autoren atzetik LHko eta DBHko ikasleak, desfile moduan, dantzan aterako dira herrian zehar.

-11:45ean, DBHko ikasleen dantza-ikuskizuna izango da kiroldegian.

-15:30ean, LHko ikasleen dantza-ikuskizuna izango da kiroldegian.

Aurtengo Inauteri festaren ikuskizuna hiru saiotan banatuko da, iaz egin zen modura, aforoa dela eta.

Lehen saioa HH 3-5 urtekoek emango dute beraien mozorro berezi eta koloretsuekin. Ondoren, DBHkoak etorriko dira, ezustekoz betetako mozorro, gai eta dantzekin eta, azkenik, LHkoek Mozorroak 19!!

Sormenez, zein, konpetentzietan oinarritutako talde-lan bikaina dugu Inauterietako ekintza hau.

Ikusleentzat oharra:

Kiroldegiko zelaiaren  kanpo aldetik sartuko dira ikusleak aforoa bete arte.

Goizeko bi emanaldietarako, HH eta DBHkoen ikuskizunerako, kiroldegiko zelaiaren kanpoko atean txartela emango zaio ikusleari sartzerako garaian, beraz, lasai joan gozatzera.

Arratsaldeko saiorako, hau da, LHkoen ikuskizunerako, LHko ikasle bakoitzari, ikastolan bertan txartel bana emango zaio eta soberan geratu diren txartelak ikastolako idazkaritzan jaso ahal izango ditu bertaratu nahi duen orok, otsailaren 27an eta 28an.

Besterik gabe, zatoz ongi pasatzera!!