Matematika eskuetara etxean ere

Date: 
Larunbata, 2019, Martxoa 30 - 10:00-tik 12:30-ra
Place: 
Jangela
0
Event type: 

Hitz-aho guraso elkarteak, HHko eta LH1., 2. eta 3. mailako gurasoei zuzenduta, “matematika eskuetara etxean ere” izeneko saioa antolatu du martxoaren 30erako, larunbata.

Hezkuntzaren munduan aldaketa sakonen garian gaudela onartuta, fokua matematikaren irakaskuntzari jarriko diogu saio horretan.

Urteetan matematikaren garapena arrotza, hotza, iluna eta mekanizista egin dugu eta, bidean, berezkoak dituen ukigarritasuna eta jostagarritasuna galdu ditu. Ikastolan ildo horri heldu diogu eta etxean koherentziaz jokatzea oso inportantea dela ikusita, saio horretan gurasoei aurkeztu nahi dizkiegu matematikaren baliabide manipulatiboen ezaugarri nagusiak eta etxetik jarduteko pistak eta moduak praktikan jarriko ditugu.

Saioaren edukiak honakoak izango dira:

  • “Matematika eskuetara” ildoaren ideia orokorren azalpena.
  • Eduki-blokeak hartuta (geometria, zenbakikuntza, neurria, logika eta egoeren ebazpena) LHko lehenengo urteetan modu manipulatiboan lantzeko ildo orokorren azalpena.
  • Bizipenetik, esperimentaziotik eta ikerketa matematikotik jarduteko aukerak.
  • Baliabide manipulatiboen erabilera.
  • Jolasen aukerak.

Metodologia:

  1. Material manipulatiboak tartekatuz aritu.
  2. Jolasak eta proposamenak bertan gauzatu.

Noiz: Martxoaren 30ean, larunbata, 10:00etatik 12:30era.

Non: Ikastolako jangelan.

Izen-ematea: hitzaho@udarregi.eus helbidera idatziz martxoaren 25a bitarte (izen-abizenak eta seme/alabaren maila adierazi).