Artezkaritza kontseilua eta Zaintza Batzordea berritzeko prozesu parte-hartzailea.

Artezkaritza kontseilua eta Zaintza Batzordea berritzeko prozesu parte-hartzailea.

Bazkide agurgarria Artezkaritza kontseiluak, Artezkaritza kontseiluaren eta Zaintza Batzordearen berritze prozesua hasiko duela jakinarazi nahi dizue. Prozesu honen helburua familien parte hartzea bermatzea da gurasoon ordezkari izango diren kide berrien aukeraketan. AKn gauden guraso ordezkariok Ikastolako familia guztiak ordezkatzen ditugu eta bertan eztabaidatu eta erabakitzen diren gaietara familien ahotsa eraman behar dugu. Garrantzitsua da organo horretan familion kezka, postura eta ikuspuntu anitzak mahairatzea.

Hurrengo maiatzaren 30ean egingo den Batzar nagusian jarraian izendatzen diren kideak ordezkatuko dira, isilpeko bozketan:

 …    - Oihana Sagarna, Jon Rekondo, Gorka Goiatxe (AK)                        - Jon Korta (ZB)

Buletinari atxikita hautagaiak proposatzeko zerrenda bidaltzen dizugu eta Alexia aplikazioan zuen hautagaiak proposatzeko galdeketa.

Prozesu horretan parte har dezazun animatzen zaitugu duen garrantziagatik!