Robotika Gabonetako oporretan

Robotika Gabonetako oporretan

Ikastolen elkarteko aisialdi-taldeak 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako udaleku irekiak antolatu ditu abenduko oporretan.

Udaleku ireki horren helburuak honakoak dira: ongi pasatzea, teknologia berrien bidez sormena sustatzea, teknologia berriak euskaraz bitzeko aukera ematea, interes bereko gazteen arteko komunikazioa sustatu eta programazioa eta robotikaren mundua ezagutzea.

Jarduerak: blokeko programazioaren oinarriak ezagutu.

                    Hardwarearekin lan egin (plakak, sentsoreak, eragingailuak…)

                    Taldeka, proiektu bat garatu.

                    Proiektuen aurkezpena egin.

                    Dronak gidatu eta programatu.

Noiz eta non: abenduak 23, 26 eta 27, goizeko 9:00etatik 13:00era, ikastolan.

Izen-ematea: abenduaren 13a bitarte ikastolako idazkaritzan.

Prezioa: ikastolako ikasleentzat 72 €.