Andatzara familia giroan

Date: 
Igandea, 2019, Maiatza 5 - 09:00
Place: 
Usurbilgo dema-plaza
0
Event type: 

Maiatzaren 5ean, Andatza eguna ospatuko da. Usurbilgo herritar oro Andatzara igotzera animatu nahi zaituztegu. Bi abiapuntu eta hitzordu zehaztu dira. San Estebandik aterata, ibilbide motzagoa egingo duzue eta Zirimarako hezitzaileek antolatutako jolas batean parte hartuz (ezustekoz betetako igoera izango da). Behin Andatzara igotakoan, familia-argazkia atera eta beste jolas batzuetan parte hartzeko aukera izango duzue. Beherako ibilbidea bakoitzak nahi duenean egingo du.

EGUNA: maiatzak 5

ABIAPUNTUA/ORDUA: Usurbilgo dema plazan 9:00etan edo San Estebango plazan 9:30ean (bigarren abiapuntua egokiagoa da haurrekin egiteko).

EGITARAUA:

  • 9:00 Ibilbideari ekiteko lehenengo hitzordua: Usurbilgo dema-plaza.
  • 9:30 Ibilbideari ekiteko bigarren hitzordua: San Estebango ermita. Haurrekin egiteko egokiagoa. Ibilbidea jolas batean parte hartuz egingo dugu.
  • 12:00 Familia-argazkia.
  • 12:05 Jolasak Andatzako zelaian.

NORI ZUZENDUA: Edonork har dezake parte.

ANTOLATZAILEA: Andatza mendizaleen kirol taldea, Zirimara taldea, Noaua kultur-elkartea, Udarregi ikastola eta Usurbilgo Udala.