“Pantallas amigas” kideen hitzaldia LHko familiei zuzenduta

“Pantallas amigas” kideen hitzaldia LHko familiei zuzenduta

Usurbilgo Udaletxearen bidez, Pantallas Amigas-eko kideek ikastetxeetako haur eta nerabeekin aurrera daramagun formakuntza eta prebentzio ekintzaren barne, aurten “Haur eta nerabeak konektaturik. Internet, mugikorrak eta sare sozialak, ezinbestekoak seme-alabentzat?hitzaldia antolatu dugu familiei bideratua. Interneta, sare sozialak eta konektaturiko beste zerbitzu eta teknologiak erabiltzean gure seme-alabek aurki ditzaketen arrisku-egoerei aurre egiten laguntzeko prebentzio-neurri, erabilera-ohiturak eta onurak elkarrekin aztertzeko, eta horien inguruko dudak argitzeko helburuarekin.

NORI ZUZENDUA: LHko familiei.

NOIZ ETA NON: maiatzaren 9an, osteguna, 17:00etan. Ikastolako jangelan.

Bertan landuko diren gaiak honako hauek izango dira:

  • Internet, gailu eramangarriak, app-ak. Aukera eta arriskuen jatorria eta eboluzioa.
  • Sare Sozialak, Smartphone-ak eta beste gailu eramangarriak, arrisku berriak? Whatsapp, Instagram, Youtube, TikTok (Musica.ly), Fortnite...
  • Ziberbullying-a, Grooming-a, Sexting-a, Sextortsioa, Genero indarkeria digitala... zer da hau guztia? Prebentzioa.
  • Internetarekiko menpekotasuna? Gehiegizko erabilera.
  • Internet eta Legearen aurreko erantzukizuna.
  • Erabilera seguru baterako aholku eta erremintak eta bitartekaritza parental positiboa

aurrera eramateko klabeak.

Gurasoen partaidetza oso garrantzitsutzat jotzen dugu, familian, eskolan eta ingurune soziokulturalean ezartzen diren harremanek hainbat jarrera, ohitura eta balore sortzen baitituzte.

Mesedez, maiatzaren 7rako seme/alabaren tutoreari jakinarazi bertaratuko zareten.

Maiatzaren 9an Pantallas Amigaseko kideek emango duten hitzaldira bertaratuko naiz.

Aita/amaren izen abizenak: ………………………………………………………………………………………..

Seme/alabaren ikas-maila: …………………………..

Sinadura: