Agerialdeko frontoiaren estaltzea aukeratzeko prozesu parte-hartzailea

Agerialdeko frontoiaren estaltzea aukeratzeko prozesu parte-hartzailea

2018 Ikastolako Batzar Nagusian Agerialdeko frontoia estaltzea adostu zen ikastolako beharrei egokiago erantzuteko. Izan ere, ikastolak dituen espazio estaliak gutxi baitira. Hori horrela, Ikastolako Artezkaritza Kontseiluak ideia-lehiaketa bat antolatu du proiektu hori nola egingo den erabakitzeko. Eta proposamen horiek jasota, Agerialdeko frontoia estaltzeko proiektuaren aukeraketa egiteko parte-hartze prozesua irekitzea erabaki du familia eta ikasleei.

Aurkeztutako proiektu horietatik horretarako osatutako batzorde tekniko batek bi proiektu lehenetsi ditu jada, eta Ikastolako komunitateari bi proposamenen artean diseinua bozkatzeko aukera emango dio: A proiektua eta B proiektua. Bazkideen bozka gehien jasotzen dituen estaltze proiektua aintzat hartua izango da egikaritzarako.

A PROIEKTUA:

B PROIEKTUA:

Parte hartzea ahalik eta handiena izan dadin, Ikasleekin gaia gelan landu zen eta eskura banatu zitzaien bozkatzeko inprimakia. Horretarako, azken eguna maiatzaren 13 izango da.

Eskerrik asko eta animatu parte hartzera!