Artezkaritza Kontseilua eta Zaintza Batzordearen berritzea

Artezkaritza kontseiluak, Artezkaritza kontseiluaren (AK) eta Zaintza Batzordearen (ZB) berritze prozesua hasia du. Prozesu honen helburua familien parte hartzea bermatzea da gurasoon ordezkari izango diren kide berrien aukeraketan. AKn gauden guraso ordezkariok Ikastolako familia guztiak ordezkatzen ditugu eta bertan eztabaidatu eta erabakitzen diren gaietara familien ahotsa eraman behar dugu. Garrantzitsua da organo horretan familion kezka, postura eta ikuspuntu anitzak mahairatzea.

Hurrengo maiatzaren 30ean egingo den Batzar Nagusian jarraian izendatzen diren kideak ordezkatuko dira, isilpeko bozketan:

      - Oihana Sagarna, Jon Rekondo, Gorka Goiatxe (AK)                      

      - Jon Korta (ZB)

Bazkide orok mezua jasoko du hautagaien zerrendarekin eta galdetegiarekin bozka bidaltzeko. Hemendik ere bete daiteke. Egin klik hemen galdetegia betetzeko. Azken eguna, maiatzak 19 izango da. Zure bozka oso garrantzitsua da. Animatu zaitez!