Jangelaren erabilera ekainean

Jangelaren erabilera ekainean

Dakizuen bezala, ekainaren 3tik 21era HHko eta LHko ikasleak goizez bakarrik etorriko dira Ikastolara. DBHko ikasleek, berriz, lanaldi jarraia izango dute ekainaren 14ra arte eta 17tik 21erako astean 12:30ean bukatuko dute. Egun horietan, jangelako erabiltzaileak 13:30 eta 14:30 bitartean jasotzeko aukera izango duzue.

Mesedez, eskertuko genuke, jangelako antolaketa egoki bat izateko asmoz, ekainean jangelarekin zein asmo duzuen adieraztea. Ikasleak orain arte bezala jarraituko balu ez duzue ezer adierazi behar, baina jangelako antolaketa aldatuko balitz, mesedez, maiatzaren 24a baino lehen abisatu idazkaritzan. Norbaitek aldaketa horien berri ematen ez badu eta jangelako zerbitzuan alta emanda badago, kobratu egingo zaio.