UDARREGI Ikastolaren eguna EKAINAREN 15ean, larunbata

UDARREGI Ikastolaren eguna EKAINAREN 15ean, larunbata

EGITARAUA:

Goizeko 9:00ak aldera, herriko txistulariek, urtero ohi duten bezala, diana joko dute herrian zehar.

Goizeko 9:00etatik 12:00etara, ikastolako eta kiroldegiko guneetan ikasleentzat jolasak antolatuko dira.

Eguerdiko 12:00etatik 12:50era, HHkoen ikuskizuna kiroldegian “Abere Festa”. Kiroldegiko ateak 11:40an irekiko dira (futbol zelaiaren aldetik). Sarrera-txartelak, sarreran bertan emango dira. Sarrera librea izango da aforoa bete arte.

Arratsaldeko 14:00etatik 19:00etara BAZKARIA frontoian eta dema plazan. Guztiok batera, haur, gazte eta heldu.

  • Ekainaren 3tik 6ra, ikastolako idazkaritzan bazkari-txartela eta bazkaltzeko tokia hartzeko aukera izango da.
  • Hurbilago Ostalaritza Taldearen eskutik jarritako menua:
    • Haur/gaztetxoentzat: Makarroiak tomatearekin, oilaskoa saltsan, izozkia, ogia eta ura.
  • Helduentzat: Itsas entsalada, oilaskoa saltsan, gazta krema eta azenario tarta, ogia, sagardoa/ardoa/ura, kafea.

Bazkal osteko jarduerak

  • 15:30-16:00 LH5. maila.  Musika saioa frontoian
  • 16:00-17:00 JULEN MAGOA Sutegi atarian
  • 17:00-19:00 ALAKEN taldea Muxikoak eta gehiago frontoian

Ba al da zerbait hobeagorik egun honetan gu denok elkarrekin egotea baino?

AUPA UDARREGITARROK!!!