2019/20 ikasturteko Eusko Jaurlaritzako ikasketa-bekak

2019/20 ikasturteko Eusko Jaurlaritzako ikasketa-bekak

2019/2020 ikasturterako beka eskatzeko epea irailaren 30etik urriaren 29a bitarte irekita egongo da.

  1. 2018/19 ikasturtean beka eskatu zuten familiek era telematikoan lor dezakete inprimakia osatuta. Datuak baieztatu edo beharrezkoak diren aldaketak egin ostean, sinadura digitalarekin amaitu dezakete eskaera edo agiria inprimatu eta ikastetxera eraman eskaera hezkuntzara bideratzeko. Beti ere ordua eskatu ondoren.
  2. Eskaera berria egiteko aukera desberdinak daude:
  1. Ikastolan bertan. Horretarako, aurretik hitzordua eskatu behar da idazkaritzan.
  2. Era telematikoan. Guraso edo tutoreak http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus helbidean. Inprimakia inprimatu eta sinatu ondoren, idazkaritzara eramango du ikastolak eskaera baliozta dezan.
  3. On-line etxetik. Aurreko aukerako pauso berdinak jarraituko dira, baina DNI elektronikoarekin sinatuko da eta zuzenean Hezkuntzan jasoko dute eskaera.

Informazio guztia www.hezkuntza.net helbidean ikus dezakezue. Edozein zalantza argitzeko edo argibide gehiagotarako idazkaritzara deitu.