Errigora

Errigora

“Euskarari puzka”. ERRIGORA egitasmoren udazkeneko kanpaina abiatuko da urriaren 29an! Nafarroa hegoaldeko tokiko produktuak gure artean saltzearen truke, jasotakoaren %25 zonalde harretako euskalgintza laguntzera bideratuko duen ekimena da ERRIGORA. Ikus kanpaina hasierako bideoa, merezi du eta!

Aurtengoan hiru kutxa izango dira aukeran: BELTZA (50 €), BERDEA (60 €) ETA ZURIA (70 €). 23 etxek eskainiko dizkigute haien produktuak. Dozenaka langile. Ehunka nekazari. Bada familia!

Saskietan datozen produktuak hauek dira:

  • Saski beltza (betikoa): oliba-olio birjina estra, botila ardoa, orburuak, potxak, mahats-zukua, pikillo-piperrak, zainzuri zuriak, zainzuri-krema, teilak, melokotoia almibarrean, kardua, tomate frijitua eta piper txorizero mamia.
  • Saski berdea (ekologikoa): Orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, botila ardoa, oliba-olio birjina estra, potxak, mahats-zukua, arroza, pasta, barazki-menestra eta ozpina.
  • Saski zuria (berezia): Orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, ardoa (kriantza), patxarana, ardo apartsua, polboroiak, patxaran-mantekatuak, txokolatezko arrokak eta pikillo piper marmelada.

Kanpainaren aurkezpena Iruñan egongo da urriaren 29an. Saskiak urriaren 30etik azaroaren 20ra egongo dira salgai. Kutxen banaketa abenduaren 9tik 18ra bitarte egingo da. Ordainketa kutxa jasotzean egin beharko da.

Otarrak ikastolako idazkaritzan egongo dira ikusgai datorren astetik aurrera. Eskaerak idazkaritzan bertan egin daitezke (943361216) edota haur eskolan (943374061). Webgunetik ere egin daiteke. Ordainketa otarra jasotzeko momentuan egingo da.