Eskia denontzat 2020

Eskia denontzat 2020

Ohitura denez, Ikastolak urtero bezala, neguko giroa aprobetxatuz, LH 5. mailatik gorako ikasleei zuzenduriko eski-aldia antolatu du. Aurten asteburu berean bi irteera eskainiko dira: egun berean joan-etorrikoa eta asteburu osokoa.

EGUN BEREAN JOAN-ETORRIA

ASTEBURU OSOA

NOIZ: 2020ko urtarrilaren 25ean.

NORA: Candanchu-ra.

MODALITATEA: ESKI ALPINOA eta SNOWA.

SALNEURRIA: 112 euro

Prezioan honako zerbitzuak sartzen dira:

- Autobusez bidaia.

- Ekipamenduaren alokairua: botak, bastoiak, kaskoa, eski edo snow-taulak (aukeraren arabera).

- Arduradunak ikasleak zaintzeko eta 2 orduko eski-ikastaroa euskaraz.

- Eguneko eski-asegurua.

- Eguneko forfaita

NOIZ: 2020ko urtarrilaren 25etik 26ra.

NORA: Candanchu-ra

MODALITATEA: ESKI ALPINOA eta SNOWA.

SALNEURRIA: 210 euro

Prezioan honako zerbitzuak sartzen dira:

- Autobusez bidaia.

- Ekipamenduaren alokairua: botak, bastoiak, kaskoa, eski edo snow-taulak (aukeraren arabera).

- Arduradunak ikasleak zaintzeko eta 2 orduko eski-ikastaroa euskaraz bi egunetan.

- Bi eguneko eski-asegurua.

- Bi eguneko forfaita.

- Mantenu osoa Villanuan.

OHARRA: Eski-estazioan bertan gertaturiko istripuak aseguraturik daude, estaziotik kanpo gertaturikoak Gizarte Segurantzatik bideratuko dira. Bestalde, izen-ematea egiteak, komunak diren gastuei aurre egitea suposatzen du, nahiz eta ondoren atzera egin (autobusaren gastuak, monitoreenak, etab.).

Izena eman duten familiekin aurrerago bilera bat egingo da dena zehazteko eta zalantzak argitzeko.

Bi irteerak egiteko gutxieneko taldea osatu beharko da.

ORDAINKETA: Izen-ematearekin batera aukeratutako irteeraren kostua bere osotasunean ordaindu beharko da Nafarroako Rural Kutxan, ES80 3008 0259 1921 5462 6820 (Kontzeptuan ikaslearen izen-abizenak) azaroaren 22a baino lehen. Ez da idazkaritzan bankuko ziurtagiria aurkeztu beharko.

IZEN-EMATE EPEA: AZAROAREN 8tik 22ra.

IZEN-EMATEA: albiste-buletineko FORMULARIO hau betez azaroaren 22a baino lehen. Aurten, ez da idazkaritzara ordainketa egiaztagiririk ezta izen-ematerik ekarri beharko.