Kilometroak 2020. Iritsi dira leloa eta logoa!

Dakizuen moduan, Kilometroak 2020 jaia Amasa - Villabona - Zizurkil ikastolak antolatzen du. ‘Korri, punpa, ttak’ leloa eta logotipoa azaroaren 15ean ezagutarazi dira Villabonako Olaederra kiroldegian burutu den aurkezpen-jaialdian.

Baita Pauxa maskota ere, irailera bitarte, sarritan batean eta bestean hegaka nola jauzika ikusiko duguna.