Lur eta Amets, ikuskizun bira

Dakizuen bezala, datorren otsailaren 7an estreinatuko da Euskal Herriko zinemetan “Lur eta Amets” filma. Euskal Herriko Historian zehar abenturaz betetako filma da, Ikastolen Elkarteak, Elkarrek, Katxiporretak eta Lotura Films ekoiztetxeak elkarrekin aurrera eraman duten proiektua.

Filmaren estreinaldiaren aurretik, gainera, ikuskizun bira bat ere izango da hainbat hiri eta herritan. Aste honetan hasiko dira ikuskizunak Arrasaten, Bilbon eta Altsasun eta jarraian, Euskal Herriko hiri eta herri ezberdinetan. 

Hemen duzue ikuskizunen agenda osoa; sarrera librea izango da kasu guztietan eta uste dugu Ikastoletan zabalduz gero oso gustura jasoko dutela gonbitea haur eta familiek.