Sexualitatearen inguruko kezkak eta jakinmina asetzeko hitzaldia LH 5eko gurasoentzat

Date: 
Astelehena, 2020, Otsaila 3 - 17:00
Place: 
Jangelan
0
Event type: 

Aurreko urteetan gurasoekin egindako sexu-heziketa programetatik ateratako galderak, kezkak eta gaien inguruko gogoeta egin eta gure seme-alabekin hitz egitea errazteko bi saioko tailerra egingo da.

Helburuak:

1. Sexualitatea balore bat dela ikustea. Sexualitatearen kontzeptuari azaleko hurbilpena egitea.

2. Seme-alaben, haur sexualitatearen ezaugarri orokorrak (haurrak non dauden kokatuak) ezagutzea.

3. Sexu heziketaren onurak ikustea.

4.Heziketarako gakoak eskuratzea. Identitate anitzak (transexualitate egoera eta jokaera ez normatiboak), erotika, errespetuzko harremanak, ardurak, eskubideak... kontzeptuak lantzea.

NOIZ: Otsailaren 3an 17:00etan.

           Otsailaren 11n 17:00etan.

NON: Ikastolako jangelan.

Ikastarora etortzeko asmorik izango bazenute, klikatu hemen urtarrilaren 28a (osteguna) baino lehen