Gatazka: eraldatzeko aukera

Date: 
Osteguna, 2020, Otsaila 6 - 17:00
Place: 
DBHko eraikinean.
0
Event type: 

Hitz-aho guraso elkarteak, Arremanitz eta udalarekin batera, gurasoei zuzendutako tailer bat antolatu du.

NOIZ: otsailaren 6an, osteguna, arratsaldeko 17:00etan.

NON: DBHko eraikinean.

GAIA: Gatazka: eraldaketarako aukera

Tratu onez ari garenean, badirudi momentu gatazkatsuek ez daukatela lekurik eta tentsio uneak desagertzen direla. Baina ez da horrela. Pertsonon arteko harremanetan gatazkak ematen dira, saihestezina da. Familian, helduen eta haur eta nerabeen artean ere ematen dira, noski, eta horiei aurre egiteko baliabide falta izaten da batzuetan. Usurbil Tratu Onen herri baterantz transformatzeko nahian, Arremanitz Kooperatibak eta Usurbilgo Udalak, Hitz Aho guraso elkartearekin elkarlanean "Gatazka: eraldaketarako aukera" familientzako tailerra antolatu du, gatazkari beste begirada bat eman eta eraldaketarantz jartzeko.