Sexu heziketako ikastaroa DBH-ko gurasoentzat

Date: 
Astelehena, 2020, Otsaila 17 - 17:00-tik 19:00-ra
0
Place: 
DBHko eraikinean.
Event type: 

DBHn seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako sexu heziketako ikastaroa izango da,

DATAK : Otsailak 10 eta 17

ORDUTEGIA: 17.00-19.00

NON: Udarregi ikastolan, DBHko eraikinean

Maiz, sexualitate gaiari heldu nahi diogunean, gure gaztetxoak jada ez dute gurekin hitz egin nahi. Nola has gaitezke sexualitateaz hitz egiten? Zer helarazi nahi diegu? Nola komunikatu? Zer behar dute?

Ikastarora etortzeko asmoa baduzu, arreta jarri egunerokoan. Gertaerak, egoera zehatzak, elkarrizketak, galderak jaso ditzakezu eta Ikastaroan lantzeko aukera izango dugu.

Ikastaroaren helburu nagusiak dira:

  • Sexualitatea aberasten gaitun balore bat dela ikusi.
  • Seme-alaben, sexu-ezaugarri orokorrak ezagutu.
  • Heziketarako klabeak eskuratu: kontzeptuak, jarrerak eta komunikazioa.
  • Hainbat kontzeptu eta gai: Identitate anitzak, desiraren orientazioa, erotika, errespetuzko harremanak, ardurak eta eskubideak, potentzialak versus estereotipoak, pornografia…

Aholkularitza pertsonalizatua izateko aukera egongo da.

Izena emateko, klikatu mesedez hemen eta galdetegia bete otsailaren 4a baino lehen.