Udako Aisialdi eskaintza 2020

Udako Aisialdi eskaintza 2020

Urtero bezala, Ikastolen Elkarteko Aisialdi eskaintza zabalarekin gatozkizue.

Euskal Herria bere osotasunean aintzat hartzen duen eskaintza da gurea. Euskal Herria ezaugarritzen duten elementu guztiak eskaintzen saiatzen gara eskuorri bakarrean; lautadak, mendiak eta kostaldea, geografia eta kultura anitza bezain aberasgarria ezagutzeko aukera eskaintzen dute gure egonaldiek.

Hiru urtetik hamazazpi urte bitarteko  ikasleentzako eskaintza da aurtengoa, Euskal Herritik kanpo, bi komunitateren arteko elkartruke kulturala sustatzen duen Irlandako egonaldia barne.

Jarraian, informazioa non lortu eta izen-ematea nola burutzeko argibideak bidaltzen dizkizuegu:

ESKAINTZA ARAKATZEKO MODUAK:

- Eskuorria 2020.

www.aisialdia.eus web ataria.

- Sare sozialak: 

MATRIKULA EGITEKO MODUAK:

 Bi modu daude izen-ematea burutzeko:

1.-Mezu honetan edo aisialdia.eus web gunean aurkitu dezakezuen izen emate orria inprimatu, bete eta posta arruntez edo  posta elektronikoz helbide honetara bidali:

EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK "EHI" (AISIALDIA)

Errotazar bidea, 126 

20018 DONOSTIA

Emaila: aisialdia@ehi.ikastola.eus

2.- aisialdia.eus web gunean, zuzenean, matrikulazioa ON-LINE egiteko aukera ere badago.

Matrikulazioa martxoaren 2an hasi eta maiatzaren 8an itxiko da:

  • Atzerriko egonaldietan izena emateko ON-LINE bidez www.aisialdia.eus helbidea. Epea martxoaren 2an irekiko da eta martxoaren 13an itxiko.
  • Ingeles udalekuak, Surf udalekuak, Gazte egonaldiak, Mendia eta Pilota udalekuak, Itsasoa eta Kultura udalekuak eta Euskara Mugara udalekuan izena emateko: maiatzaren 8a baino lehenago egin behar da ordainketa.
  • Udaleku irekiak, Enjoy English eta Robotika udalekuen kasuan, ikastolaren baitan egongo da proiektuen parte hartzea eta baldintza orokor eta ordainketen berri jakiteko ikastolan bertan galdetu.

OHARRA:  Osasun txartela udalekura bertara eramatea eskatuko dugunez, ez da beharrezkoa  fotokopia.

Edozein zalantza izanez gero deitu (0034) 943 369637 telefono zenbakira (arreta orduak: astelehenetik ostegunera 9:00-14:00 eta 15:00-17:00 / ostiraletan 9:00-15:00).

Besterik  gabe, informazioa lagungarria izango zaizuelakoan, zuen ikastolako guraso, irakasle, ikasle eta langileen artean zabaltzea eskertuko genizueke.

Mila esker.

Agur bero bat.

Ikastolen Elkarteko Aisialdia