Ikastolako antolaketa

Ikastolako antolaketa

Egungo alarma-egoera dela eta, hainbat neurri hartu dira kutsatzeko arriskua ahalik eta gehien prebenitzeko eta birusak jendartean izan dezakeen eragina murrizteko. Horregatik, aurrez-aurreko arretarik ez da eskainiko ikastolan bertan, baina ikastolan elkarren arteko komunikazio-bide etengabeak martxan izango ditugu eta edozein zalantzaren aurrean, mezua idatzi diezagukezu.
Ikastolarekin harremanetan jarri ahal izateko, hemen dituzue helbide elektronikoak:
- Ikastolako orokorra: usurbil@ikastola.eus
- Haur eskolako orokorra: haurreskola@udarregi.eus
- Zuzenean ikaslearen tutoreari (aurreko egunetako oharretan bidali zitzaizkizuen 3-16 adin tartekoenak). Haur eskolako tutoreen helbideak hauek dira:
• 0-1: Lis lgurrutxaga@udarregi.eus
• 1-2: Josune jtapia@udarregi.eus
• 2-3: Edurne edurdanpilleta@udarregi.eus
• 2-3: Silvia surigoitia@udarregi.eus
• Koordinatzailea: Maider mollokiegi@udarregi.eus
Zuzendaritza Taldea egoera berezi honi ahal den ondoen erantzuten saiatuko da, baina ziurrenik sortuko diren arazo guztiei ezingo diegu berehalako konponbidea eman. Hori dela-eta pazientzia piska bat izatea eskatzen dizuegu.
Eutsi eta ahal den neurrian, ikasi bizipen hauetatik ere!