hik hasi laborategia COVID-19aren ondorengo eskola pentsatzen eta gauzatzen

hik hasi laborategia  COVID-19aren ondorengo eskola pentsatzen eta gauzatzen

HIK HASI laborategiaren hirugarren mintegiak familiari begiratuko dio, eta izen-ematea zabalik dago webgunean. Egoera berri honetan eskolak ez ezik, familiak ere lurrikara bat jasan du eta bere egunerokoa ikaragarri aldatu zaio, etxea bihurtu da eskola, eta horrek emozio asko eragin ditu; lan-baldintzak aldatu; rolak birkokatu behar izan dira; arau berriak ezarri, eta abar. Horri guztiari begiratuko diogu Alvaro Beñaranekin eta Pedagogia Sistemikoaren ikuspegiarekin (Larraitz Mendizabal eta Aitziber Esnaolarekin) eta hirugarrenik, Nerea Mendizabalekin. Ikastaro hauek guztiak hezitzaileei ez ezik, gurasoei zuzenduak daude eta irailari begira aurrelana edo prebentzioa egiteko gakoak emango dizkigute.