KURTSO BUKAERAKO ANTOLAKETA

KURTSO BUKAERAKO ANTOLAKETA

Ohar honen bidez, 2019-2020 ikasturtearen bukaerari buruzko informazioa helarazi nahi dizuegu.

Komunikabideek, kurtso amaieraz emandako informazioa nahasgarria izan da, eta sarritan, argitu beharrean, zalantza gehiago sortu du. Hau dela eta, Udarregi Ikastolan, zuzendaritzatik diseinatu eta Artezkaritza Kontseiluan adostu dugunaren berri eman nahi dizuegu.

OSASUNA ETA SEGURTASUN JURIDIKOA lehenetsiz, honako erabakiak hartu ditugu:

  1. EKAINAREN 8an BERRAKTIBATUKO DA ikaskuntza/irakaskuntza PRESENTZIALA ERREFORTZU BEHAR DUTEN DBH4-ko ikasleekin.
  2. DBH4. MAILATIK BEHERAKO gainerako ikasle guztiek lanean etxetik jarraituko dute telematikoki nahiz horretarako, adinaren arabera, proposatutako jarduera eta metodologiarekin.
  3. HAUR ESKOLAREN KASUAN, uneko egoera aztertuta, Ikastolak ez du ikusten, momentu honetan, zerbitzua eskaintzeko prebentzio eta segurtasun baldintza egokietan egin dezakeenik. Balizko irekierarako, Eusko Jaurlaritzaren instrukzioak zeintzuk diren jaso eta haiek aztertzerakoan, ikastolak erabakiko du zer egin. Beste edozein aldaketarik izan ezkero jakinaren gainean jarriko zaituztegu. 
  4. DBH-KO IKASLEEN, ikasturte amaierako Ebaluazioetako egutegiaren eta errefortzuen antolaketa hemen irakur daiteke.
  5. MAILA, ETAPA EDO ZIKLOA amaitzen duten ikasleekin egiten diren IKASTURTE AMAIERAKO AGURRAK, egoerak ahalbidetzen duen bezain pronto antolatzeko aukera aztertzen ari gara, ahal dela, iraila baino lehen. Honetarako, osasun, higiene eta prebentzio neurriak hartuko ditu ikastolak. Antolaketa gauzatuta dugunean helaraziko dizuegu.

Bizi dugun egoeran aldaketarik balego eta honek beste hainbat erabaki hartzera eramango bagintu, komunikatuko genizueke.

Besterik ez, gogora ezazue, ikastolarekin komunikatzeko, ikastolako e-maila usurbil@ikastola.eus eta Haur Eskolaren  e-maila, haureskola@udarregi.eus zuen zerbitzura daudela.

Ongi izan eta zaindu!

Udarregi ikastola